Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Zaitegi Saria berriz ere abian

Zaitegi Saria berriz ere abian

xme 2016/03/18 11:18
Urtero Literaturako Nobel Saria euskaratzera bideratutako Jokin Zaitegi martxan da berriz. 2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk, eta 2002tik 2012ra bitarteko Nobel saridunak euskaratu ziren beka honi esker. Kutxa izan zen urte horietan sariaren babeslea, baina, murrizketak egin behar zituela-eta, laguntza emateari utzi zion, eta urte pare batez bertan behera geratu zen saria, laguntzaile berri bat topatu arte. Azkenik, Arrasateko Udalak emango du laguntza.

2015ean Literaturako Nobel Saria Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarrak irabazi du, eta haren liburu bat (Gerrak emakume-aurpegia dukronika-erreportaje zabal eta zirraragarria) euskaratzea izango da helburua Zaitegi Sariaren helburua. Parte hartu nahi duten itzultzaileek lagin bat euskaratu beharko dute, eta hemen topatu ahalko dituzte bai oinarriak, bai itzuli beharreko lagina:

www.elkarargitaletxea.eus/jokinzaitegi

Hauexek izan dira sari horri esker itzuli diren liburuak:

 

2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
                Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea

2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
               
Itzultzailea: Oskar Arana

2004 Elfriede Jelinek
                Itzulpen saria hutsik utzi zen

2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
                Itzultzailea: Iñigo Errasti

2006 Orhan Pamuk: Elurra
                Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey

2007 Doris Lessing: Belarra kantari
                Itzultzailea: Koro Navarro

2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
                Itzultzailea: Luis Berrizbeitia

2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka
                Itzultzailea: Ibon Uribarri

2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak
                Itzultzailea: Santi Leoné

2011 Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat
                Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta

2012 Mo Yan: Hori da umorea, maisu!

                Itzultzaileak: Maialen Marin / Aiora Jaka

 

(2013an Alice Munro izan zen sariduna eta 2014an Patrick Modiano)

Ni neu
Ni neu dio:
2022/03/07 16:25
ni pa' ti ni pa' mí

EZ zuetzat eta ez nietzat

EZ zu'etzat eta ez ni'etzat

Ez zurea eta ez "nivea".
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.