Igeslarixak
Garbigunetik erreskatautako liburua hau be, sorpresa atsegiña. Izatez gaztetxuendako liburua da (baiña hala sentitzen gara gu, zimurren azpittik) eta 30 hamarkadan Berlindik hanka egin bihar izan daben familia judu igeslari bateko alabian azalian sartziak gaztetu egitten gaittu. Ume baten begi xaloetan jartzia oso gauza baliotsua da; hori hasieran, liburuak aurrera egin ahala nerabezaruan olatuak be sartzen jakuz-eta. Begirada garbi eta umoretsu horretatik, II Mundu Gerra aurreko Suiza eta Pariseko girua ezagutu geinke, eguneroko bizimoduko gauza txikixetatik abixauta. Gauza garrantzitsuenetatik, beinke. Oso liburu politta, etxian gordeko dotena Niko eta Tomaxendako. Eta, aukeria badakat, Kerr honen liburu gehixago be irakorriko neukez.