Mus!
Lehen aipamen idatzia Manuel Larramendi andoaindarri zor zaionik ez dago zalantzan. Auñamendi Entziklopediak “Coreografía de Guipúzcoa” (1754) liburuan kokatzen du lehen iturria, baina Wikipediak, aldiz, “Diccionario Trilingüe” (1745) delako hiztegian. Eta, kasu honetan behintzat, bigarrenak du arrazoia, harako hiztegiak, izenaren berri eman ez ezik, jokoa ere zertan den laburbiltzen baitu hitzez hitz:
Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latin. 1745
Hala ere, esan bezala, lehen arauak 1804 urtean argitaratu ziren Iruñean: “Reglas fixas que conviene usar en el juego llamado MUS, característico de vizcaínos y navarros”, non, hain zuzen ere, hitzaurrean, R.P. Maestro Manuel de Larramendi zenaren aipamena egiten den eta haren hiztegiaren berri zehatza eman.
Egilea Ortiz de Zarate zen abizenez. J.L. izena ezin, ordea, zehaztu
Larramendiren aipamena egiten da hitzaurrean, baita hamargarren orrialdean ere (guztira 20 ditu).