Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Petrolioaren eta gasolioaren arteko oreka

Petrolioaren eta gasolioaren arteko oreka

Amatiño 2016/03/30 00:05
Arrangurarik ez da falta izaten gasolioaren prezioaz. Besteak beste, bi izaten dira kexurik nabarmenenak. Batetik, garestiegia dela… Bestetik, petrolioaren prezioa jaisten denean, gasolinarena ez dela neurri berean merketu izaten.

Gasolioa (edo gasolina) garestia dela? Behar bada, bai. Baina ezer ez da berez garestia edo merkea, zerekin alderatzen denaren arabera baino. Esaterako, gasolioa erosi ohi da gasolindegietan ura baino merkeago eta, gutxienez, kafea baino hogei aldiz merkeago. Eta, aukeran, hiru produktuetatik zailena lortzen, urrutikoena, ekoizpenik landuena behar duena eta eskulanik gehien eskatzen duena, gasolina (edo gasolioa) da.

Zer gerta ere, ezantza askoz ere merkeagoa izango litzateke, Herri Administrazioak ia %60 eramango ez balu zergatan. Beste modu batez esanda, gobernuek orekatzen dituzte euren aurrekontuak, neurri handi batean, erregaien zergei esker.

Are gehiago. Petrolio gordina, gasolinaren lehen gaia, harrobitik ateratzea, Europara itsasoz ekartzea eta bertako findegietan kontsumorako egokitzea 26 xemaiko  baino ez da litro bakoitzeko. Horretara, petrolioaren kostua  %50 jaitsiko balitz ere jatorrian, gasolioaren salneurria nekez merketu litzateke 10 xentimo baino gehiago. Eta gasolindegiek euren lana eta irabaziak kobratuko ez balituzte ere, erosleok ez genuke ia alderik sumatuko.

Baina, ez pentsatu hau gasolinarekin soilik gertatzen denik. Garia erdi preziora jaitsi arren, ez dugu gero uste izango eguneroko opilaren prezioa erdira etorriko denik, ezta?

Litroko barne-egitura

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: