Blogak
Maleskiren poema bat: Abertzaletasunaren abantailak I
2016/02/25Gai ugari ageri da "Hau ez da poesia" liburuan: poesia bera, maitasuna, oroitzapenak, egunerokotasuna... Bat aukeratu behar eta poema politiko bat hautatu dut, liburuaren tonu jostalariaren berri ondo ematen duelakoan. Poema hobeto ulertzeko, zuek imajinatu balkoi hori Iruñeko parte zaharreko plaza ezagun batean. Abertzaletasunaren abantaila gehiago ezagutu nahi duenak, liburua har dezala, Abertzaletasunaren abantailak II poema irakurtzeko.
Unai Maleski: "Klase-borroka Historiaren motorra baldin bada, maitasuna da erregaia"
2016/02/24Unai Maleski (Iruñea, 1972) Komunikazio-agentzia batean ari da kreatibo moduan, eta ezagun du luma jostalarian eta ideia zirikatzaileetan. Publizitatetik poesiara egin du jauzi, "Hau ez da poesia" izenburu paradoxikoa duen liburuarekin, non maitasunezko poemak nahiz sozialak topatuko dituzun, betiere ironia-ukitu batekin. Elkarrizketa egin diogu, poesia ez den bere poesiaz gehiago jakiteko.
Testosteronadunentzat
2016/02/24"The revenant" - El renacido (birjaioa baino, ez ote berragertua?) filmak bost Bafta sari eta hiru Urrezko Globo irabazi ditu honezkero eta, behar bada, bospasei Oscar ere irabazi ahal izango ditu (filmik onena, zuzendaria, aktorea, efektu bereziak, argazkia, janzkera…). Baina, zer gerta ere, nago ez ote den luzeegia, déjà vu, lar erasokorra eta, hori bai, komertziala... testosteronadunen artean.
Idazlea, idazleei buruz
2016/02/23Jon Ariza De Miguel idazle bilbotar bat da, udaberri honetan bere lehenengo liburua kaleratuko duena: "Ohe hotzak" eleberria. Dohain pila eta sentiberatasun berezia ditu idazleak; adibidez, honetaz eta hartaz gogoeta erne eta zirikatzaileak egiteko gaitasuna. Hona nobelako pasarte bat, irakurritako liburu bati buruz diharduena:
Emakumeak aurreskua dantzatzen 1921ean Santurtzin
2016/02/23Luzaroan entzun eta irakurri dugu garai batean emakumeek ez zutela dantzatzen. Euskal dantzetan egiten zituzten dantza gehienak "prestamoak" zirela, gizonezkoek "utzitakoak".
Erdaldunendako dekalogoa
2016/02/23Info7ko Gureaz blai saiorako egindako kolaborazioa 2016ko otsailaren 18an
