Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Energia: urrezko haria

Energia: urrezko haria

Amatiño 2016/05/12 17:40
Iaz, 11.480 milioi euro eskuratu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru-ogasunek zergatan. Kopuru honen ia %12a (1.500 milioi) bi enpresa soilen artean ordaindu zuten, Iberdrolaren eta Petronorren artean, hain zuzen. Biak energia-enpresak. Biek dute euren egoitza Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo baleude, erabat bestelakoa litzateke kontua. Datuok El Economista egunkariak laburbildu ditu (2016.04.21).

“Ekonomia-hazkundea, gizarte-berdintasuna eta ingurumen-iraunkortasuna elkarrekin lotzen dituen urrezko haria da energia” (Ban Ki-moon, 2012). Zer gerta ere, energia da egungo gizartearen oinarrizko zutabeetakoa. Argindarrik ez balego, enpresak, eskolak eta ospitaleak itxi egingo lirateke eta petroliotik eratorritako erregairik ez balitz, garraioa zein mugikortasuna bi mende atzeratuko.

Baina, honezkero, energia ez da gurean zeharo garrantzitsua eguneroko premietako hainbat zerbitzu eta aukera eskaintzen digulako soilik, baita ere,  gure gastu publikoaren zati handia finantzatzen duelako baino. Izan ere, aipatu bi energia-enpresen ekarpen fiskala (1.500 milioi euro) da, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sail guztiaren (RGI, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, tarteko) urteko aurrekontu osoa (1.085 milioi euro) baino nabarmen gehiago.

Ez bakarrik hori. Adierazitako bi enpresok 3.000 langile finko dituzte euren baitan eta hamar mila inguru lanpostu eragiten, atez kanpo. Baita zortzirehunen bat euskal hornitzaileri 2.500 milioi euroko erosketak egin ere urtero.

IberPetro

jaime
jaime dio:
2016/05/12 17:53
Eta petrolioa agortzen denean zer?
Amatiño
Amatiño dio:
2016/05/12 20:17
Zer... zer?
Zer egingo duten Diputazioek?
Zelan orekatuko diren aurrekontu publikoak?
Zelan ordainduko dizuten pentsioa?
Zein izango den ordezko erregaia?
Ze auto erosiko duzun?
Zelan egingo dituzten autoen karrozeriak, kaltzontziloak, jostailuak, orraziak, txupeteak eta paracetamola?
Zer... zer?
JON
JON dio:
2016/05/12 20:30
Eta, Lemoizko zentral nuklearra matxan izan bazen, zenbat diru geiago izango genuen?
Kataluniako Vandellos eta Ascó zentral nuklearrak zenbat diru diru ematen dute?
Amatiño
Amatiño dio:
2016/05/13 08:37
Ni gertu naukazu eztabaidatzeko. Zertaz eztabaidatu jakin baino ez nuen nahi. Eta oraindik ez dakit.
JON
JON dio:
2016/05/13 12:30
Ni ere prest eztabaidatzeko baino, datu errealakin. Gauza da, nola bizi ginen, nola bizi garen eta NOLA BIZI NAHI DEGUN. Galdera horri denok erantzun behar genioke. Nola bizi ba, orain baino hobeto baino, NOLA EGITEN DA HORI. Energiaren asuntoa asko interesatzen zait. Guk kontsumitzen duguna ea nondik datorren adibidez.
JON
JON dio:
2016/05/13 12:33
Kataluniar independentistek invidia ematen didate esaten dutenean, bertan dituzten zentral nuklearrak behar beharrezkok dituztela. Zelako diferentzia hemengoekin konparatuz.
JON
JON dio:
2016/05/13 12:47
Orain gutxi irakurri det, gure sindikalista guziak konturatu omen direla ENPRESARIK GABEKO HERRI BATEK ETORKIZUNIK EZ DUELA. Arrigarriena da, orain arte ez konturatzea horretaz. Faltan botatzen diet sindikalista horiei ea, nolatan egiten den bertako enpresabat hemen jarraitzea eta kanpotik berriak ekartzea. Zer eta nola egingo dugun hori?: zerga hiraultzailea eskatuz mehatxuen bidez, enpresari edo bere familikoa baituz, baitu eta ezbadu ordaintzen buruan bi tiro eman eta bide bazterrean utziaz, kotxe-bonba jarri eta jota akabatzea. Badirudi erantzunik ez dagoela beraien partetik.
Zumarragako ARCELOReko ke eta kiratx toxikoak bukatu dira eta era berean herri hori hil zorian geratu da.
jaime
jaime dio:
2016/05/13 18:14
Konturatzen naizenez, Amatiñok beste sei galdera gehitu dizkio nireari, denak zentzudun eta logikoak, baina, inolako erantzunik eskaintzen ez dutenak. Jakin badakigu petrolioa egunen batean desagertuko dela planeta honetatik. Badakigu ere energia-iturri berriztagarriak daudela – hori esaten dute, behintzat – orduan nire galdera da: petrolioko azken tanta desagertu arte egongo al gara besoak antxumaturik mirakulu baten zain? Ezin al da oraintxe berton ditxosozko energia-iturri berriztagarriak martxan jarri eta pixkanaka-pixkanaka dauden petrolio eta energia nuklearraren plantak ordezkatu deskalabruak harrapatu baino lehen.
Hirurogeita hamasei urte konplitzear nago, eta konturatzen naiz, mass-medien bidez beharrezkoak ez nituenak gutxika-gutxika sartarazi zizkidaten begietatik eta, jakina, gero erosi nituenak. Badakit gaurko bizitza lehenagokoa baino askoz erosoagoa dela – ez denontzat – hala eta guztiz ere, zenbat gastu behar-beharrezkoak ez direnak egiten ditugu gure bizitzan? Zenbat auto edota telebista etxeko? Zenbat ordenagailu? Zenbat elektrikazko tramankulu? Zenbat eztei-bidaia, Tailandia, AEB, Fiordo edo Cubara, gero dibortzioa eskatzeko.
Aipatutakoa gutxi bada ere, ez ditut gerrak eta beren ondorioak kontuan hartu, zenbat energia xahutu behar al da gure erosotasunari atxikitzeko? Zenbat kalte gure Ama Lurrarentzat? Hain mendizale den gure Luis Alberto gogoratuko bide da nola zegoen Monte Perdidoko glaziarra duela berrogeita hamar bat urte eta nola geratu den azken hogei urteotan. Galdera bera da: petrolioa eta gero zer?
Amatiño
Amatiño dio:
2016/05/13 23:37
Zera diozu: "Jakin badakigu petrolioa egunen batean desagertuko dela planeta honetatik". Segurutik, ez. Harri Aroa amaitu zen harria ahitu ez arren. Egur-energiaren garaia ere amaitu zen, baina ez egurra amaitu zelako. Eta petrolioak ez zuen ikatza ordezkatu, ikatz-erreserbak murriztu zirelako. Teknologia-garapenak eta energia berrien eraginkortasunak uxatzen dituzte energia zaharrak.

Zerbait erantzuten ahaleginduko natzaizu.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: