Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Auschwitzeko lau argazkiak

Auschwitzeko lau argazkiak

Luistxo Fernandez 2016/05/10 08:45
Azpitituluak.com webgunerako euskaratu dudan azken filmean (Saul Fia, Saulen semea), nazien hilketa-eremuetan lan egin zuten Sonderkommandoen bizitza latza ageri da. Juduak ziren sonderkommandoak, eta behartuta zeuden genozidioaren lan latz eta gogorrena pertsonalki egitera.
Auschwitzeko lau argazkiak

Saulen semea, 2015.

Nik uste dut filmak argi uzten duela ezinezkoa dela pertsona haiek kolaboratzaile gisa aurkezterik. Historiak ere hori erakusten du, zenbait ekintzatan sonderkommandoek demostratu zutelako erresistentzia eta lekukotasun borondate heroiko bat (idazkiak ezkutatu lurpean, matxinada eta ihesaldi saiakerta bat...).

Une historiko horiek eremu eta denbora desberdinetan geratu ziren, baina filmak nolabait batu egiten ditu fikzioan. Gertaera erreal horietako bat, beharbada harrigarriena, Auschwitz-eko lau argazkiena da.  
 
Auschwitz-eko dokumentazio grafikoan, SS-ek euren eguneroko bizitza aseptikoa erretratatu izan zuten, baina genozidioaren praktika, noski, kamerentzako debekatua egon zen. Lekukotza bakarra dago, eta sonderkommando batzuek lortu zuten.  eta lortu zuten kamera eta pelikula Auschwitz-etik ateratzea. Lau irudi bakarrik dira.


 
Batzuetan "mozketak" egin dira irudiaren objektua argiago ikusteko, baina historialari batzuen arabera, alferreko faltsuketa da hori. Izan ere, koadro murritzaren ikuspegiak erakusten du lau irudi hauek egiteak zelako arrisku eta ahalegina eskatu zien presoei.

Lau argazkietako batean, goiko honetan, ez da "ezer" ikusten: seguruenik gerri paretik egin zuen argazkia presoak, eta zuzen apuntatu beharrean gora joan zitzaion objektiboa, zuhaitzetako adarrak ikusten baitira. Beste hiru irudietako bitan, gorpuen erreketa ikusten da, eta 4.ean, emakumezko batzuk biluzik gas-kameretara zuzentzen.


 
Nik uste dut historiako argazki-erreportaia inpaktanteena dela. Ahalegin kolektibo bat izan zen, zenbait pertsonen artean egina, kamera lortu, argazkiak egiteko batek hartu, zaintzak antolatu, eta gero estraperloan berriz pelikula atera. Argazkiak klikatu zituena, batzuen arabera, Alberto Errera izeneko judu greziar bat izan zen. Izenagatik, seguruenik komunitate ladino sefarditan jaiotako norbait, espainolez mintzatzen ziren Ekialdeko Europako judu horietako bat.
 
Saul Fia filmean pasadizo solte bat bezala ageri da argazkien kontu hau. Saul protagonista "kasualitatez" gurutzatzen da argazkilariarekin. Ez da noski, kasualitate: ondo planifikatutako film batean, esangura historikoa  azpimarratzeko modua da. Euskaraz ikusi nahi baduzue Saulen semea, hemen duzue.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004