Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

“Batasuna eta Indarra”ren tronpeta jo du berriro EAJk

2016/02/15

Azken berrogei urteotako hauteskundeetan gertatutako aldaketarik nabarmenenetakoa 1977tik 1980ra bitartean jazo zen. Eusko Alderdi Jeltzalearen jauzirik handiena orduantxe izan zen. Franco hil zenean inor gutxik uste zuen EAJ “zaharrak” joko handirik eragingo zuenik. Hala ere, 1980an, Euskal Autonomia Erkidegoaren brankaz arduratu eta gaur egun ezagutzen dugun erakundetze-egitura batu eta indarrean jarri zuen.

“Batasuna eta Indarra”ren tronpeta jo du berriro EAJk - Gehiago irakurri

Suediar ezti goxoa eta judu-eresi zaharra

2016/02/12

Kursaaleko azken kontzertura heldu eta ohiko aldamenekoari galdetu: “Iritzirik bai gaurko programaz?”. Eta berak erantzun: “Ezti goxoa, eta munduko klarinete-jotzailerik onenetakoa”. Erabat asmatu zuen. Ezin zuen, ordea, aldez aurretik jakin, Martin Fröst artistak klezmer giroko judu-musika eskainiko zigunik bis gisa. Aparteko ikuskizuna.

Suediar ezti goxoa eta judu-eresi zaharra - Gehiago irakurri

Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Kepa Altonaga, 2011)

2016/02/10

Larresoroko Seminarioko zuzendari eta irakasle izandako Arnaut Abadiak (Bithiriña, 1843) "Eskualduna" aldizkarian idatzitako artikuluen antologia. Euskarazko dibulgazio zientifikoaren aitzindari.

Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Kepa Altonaga, 2011) - Gehiago irakurri

Artxiboen Legea

2016/02/10

Gobernu-kontseiluak Euskadiko Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Sistemaren Lege Proiektua onartu du.

Artxiboen Legea - Gehiago irakurri

Ikerketaren aurkezpena otsailaren 17an, Portalean

2016/02/09

Eibar.org-en inguruan egin dudan ikerketaren emaitzen berri emango dut, otsailaren 17an, Portalean, arratsaldeko 7:00etan.

Ikerketaren aurkezpena otsailaren 17an, Portalean - Gehiago irakurri