Urrutiko edertasuna
Horretara, aspaldiko partez, inoiz baino handiagoa (+%14) eta sekula baino distiratsuagoa agertuko zaigu, gaur, gaueko dama.
Honen hur ez omen da egon 1948 urtetik hona. Hiru urte baino ez nituen. Hurrengoa 2034an izango da, nik 90 urte bete aurretik. Ordurako, hemendik ikusi ez ezik, bertaraino joan ahal izango gara, hurbilagotik behatzeko.
Baina, beste hainbat kasutan gertatu ohi denez, ezin izango dugu bertatik sumatu, hemendik ikusten dugun besteko distirarik.
Zoriontasuna bidean omen dago, ez helmugan.
Ilargia gaur (bart, Australian), Sydneyko Opera House eraikin ospetsuaren aurrean. Argazkia, Manu Ibarra eibartarrak bertatik bertara telefonoz aterata eta whatsappez bidalia.