Liburuak
Liburuak 6
Ahotsik behartu gabe. Poema liburua. Bitoriano Gandiaga.
”Ai, hau pena”. ??
Babeserako kopia. Goizalde Landarbaso. Poema-liburua
Bidean gaude, aurrera goaz, jan zirenekin. Ibon Muñoa
Bost truke. Jon Sarasua
Errege izateko zen gizona Ruadyard Kipling
Estolda jlasak. Jon Aretxe
Farorantz. Virginia Woolf
Gure Jerusalen galdua. Erresuma eta fedea III. Aingeru Epaltza
Heriotza Venezian. Thomas Mann
Hondamendia. Xabier Montoia
Kearen fiordoa. Iñaki Petxorroman
Kometaren eraginpean. Jon Bilbao
Lapur banda baten etika ala politika. Joseba Sarrionandia. Saiakera
Lili eta biok. Ramon Saizarbitoria
Metamorfosia. Franz Kafka (Anton Garikano)
Mis memorias. SantiagoArizmendiarrieta
Sumisioa. Michel Houellebecq
Watsondarrak. Jane Austen
Zirkulua. Andoni Urzelai
Zoririk ez. Imre Kertèsz
Zu. Anjel Lertxundi
Liburuak 12
Ahotsik behartu gabe. Bitoriano Gandiaga
Lehenengo sailari naturaltasun falta aurkitzen diot: ez dut gozatu, buelta asko eman behar diet poemoi ulertzeko.
Lehen poemok ebakiegiak dira, behartuak bai hiztegian bai egituran: gaztarokoak agian.
Golpeka tailatutako harriak dirudite, leundu gabeak, latzak, ertz bizi ugarikoak, oso kontzentratuak.
Intelektualegiak, landuegiak, hotzegiak, buruarekin eginak, sentimendu gutirekin.
Taila ederrak baina hilak. Zurrunak, bizitza galdu arterainokoak ia.
Erritmoa dute, bihotzik ez.
Sarrerak poemak bezain gustura edo gusturago irakurri ditut.
Politak dira, hor aurkitzen dut Gandiaga.
"Ta aurrean udazken": gerra aurreko klasikoen taxua du, gaian, konposaketan eta idazkeran.
"Ni naizen", hizjoko polita: filosofo existentzialista da Gandiaga bertan.
"Geldi ta itsu": aditz trinko sorta. Pesimista.
"Bakartade": deskribapen fisikoa, bizia eta ederra.
"Zein laster", ze polita.
"Amak "zatoz" esan eustan": gauza politak ditu.
"Iru torreak": errepikapenak bereak ditu poemotan.
"Eta goian": hitz-jolas polita, barne egoera definitzen duena.
"Zuriak": hitz jolas polita.
Monastegiko sentipenak mundutik kanpokoak dira, bizitzako garrastasunik gabe, heriotzaren garraztasunak ez badira. Idilikoak, sublimatuak. Ez dira bizitza honetakoak, beste mundu batetara jauzia dira.
Gera aurreko poeta klasikoen antza dute.
Nekazari girokoak dira.
"Bakazioak": itxuraz xumea baina ze hitz-jokoa!.
"Urtarrila": errepikapenaren polita!.
Zati hau mardulagoa da, sendoagoa, eginagoa, da hemen Gandiaga, ez ideetan poema egituraz ari naiz.
Sentziloagoa, naturalagoa, leunagoa.
Errementeriarena ze polita, orekatua, logikoa.
”Ai, hau pena” - ??
Sarrerak izugarri gustatu zaizkit, halako giro berezia ematen dio, antzinakotasuna ere, eta kontakizuna kokatzeko bide aparta da
Oso istorio erakargarriak dira, jakin-mina sortarazten dute
Euskarak segurtasuna ematen du, niri behintzat, gramatikalki ondo dagoen bermea.
Hikako elkarrizketak oso aberasgarriak dira, ekarpen oso baliagarria
Suspensea du Gurdikamarenak, baita hurrengo istorioa zein izango ere,
Une batzuetan iruditu zait lagunen arteko nork ze istorio kontatu lehia hori bigarren mailara pasatzen den pentsa izan dela, nahiz azkenean zentratzen den.
Ez izan errukirik jorraketekin, kontakizuna arindu eta borobildu egiten du.
Herri-herriko esamolde asko dago, oso aberatsa da.
Bizitzari buruzko ideia interesgarri asko dago: azken zatiko heriotza, elkarbizitza, ...
Beste elkarrizketa batzuk aldiz arruntegiak dira gaiez zein kontaeran, astunagoa egiten du irakurketa eta moteldu istorioa, batez ere lau lagunak hizketan jartzen direnean. Nik uste borobildu egin behar direla elkarrizketok, zorrotzagoak egin, zerbait berria eskaini dezatela, ...
Herri giroa falta zitzaiola irudipena ere izan nuen hasieran, eta giro hori izan beharko lukeela lotura eman beharko liokeena kontakizunari, baina aldatu egin dut iritzi hori. Nolanahi izan nuen lehen iritzi hori ere. Uste dut herri giroa oso ondo ageri dela.
Lirismo edo xarma ukitu apur bat falta zaiola sentipena izan nuen hasieran, idazkera zurrunegia zela, idazkera hotza, akademikoegia, edo forzatua, baina aurrera egin ahala ez dut sentipen hori bera izan.
Lehenago eta gehiago identifikatu beharko litzake kontalaria, besteengandik nabarmendu; lehenago ere aipatzen da, baina ni Aita Domingo atalera arte ia ez naiz jabetu Bixente dela kontalaria: lehentasun handiagoa emango nioke, baina ez nago ziur, irakurketa jarraituz, orekatuago eta garbiago ikusi dudalako kontalariaren afera hau.
Pieza solteak nolabait elkarri lotuak iruditu zitzaizkidan lehen atalean, zatiak lotuz joango balira bezala, barne loturarik gabe.
Garai hartako giro politikoa azaltzen du, esan beharra zegoen; agian nik entzun izan ditudan beste kontu batzuk ere falta dira, …
Jeltzaleen orduko joerak gaurkoaren kontrastea dakar: irakurleak eginen du
"Eupadak".
Panfleto ondo idatziak: arazoez ari da, iritziak ematen.
Ideiak dira azaltzen direnak.
Poesia erreala, ez du aurrekoen ukitu poetikorik.
Taupadak: euskarari buruzkoa: polita, indartsua, egokia, erakargarria.
Euskara talde batek karteletan jartzeko esaldiz blai.
Dotorezia idazkeran dago, ez sentipenetan, barne fintasunetan.
Erritmoa dute poemok.
Zein dotore jolasten duen hitzekin!.
"Honetaz behar huke idatzi": baina ematen die bai erliebea bere hitzei, demontre, ez da hain apala, ale!.
"Inperioa": Euskara, askatasun tresna, egin euskaraz!.
"Ez dut nahi": askatasuna, gai labaina.
"Badaezbadako", hitz-joko abila.
"Poz" "bizi" hitzekin darabilen jolasa ze polita!.
Hitz lauz idatziak dirudite, baina edertzen duten doinu eta erritmoz.
Prosa bezala irakurtzen da, ikutu poetikoz gaia gainditu eta orokortu egiten badu ere.
Sail honetan gustukoagoak ditut poemak sarrerak baino
Oso elizkoi eta fraide, gizatasun elizkoia.
Gabonak eta Jainkoa gai sarriak ditu Gandiagak.
Baina sortzen du giro subliminal, gain-giroa.
Mezu sinple, biziak, eguneroko filosofia txikiak gozo esanda.
Oso ezkorra da Gandiagak hemen.
Erritmo aldetik tradizionala, ohizkoa, polita
Bitxikeriak dira hitzen erabilera, armonia eta erritmoa.
"Errekan behera": ze dotore jolasten duen "Z"rekin bai sarreran bai poeman.
Suarena: diona, nola dioen, poema bera garra bezala luzatzen.
Sarrerak eta poemak denak dira politak eta gustagarriak hemen.
Bidean gaude, aurrera goaz, jan zirenekin. Ibon Muñoa
Ibon bere estiloan
Gai ezberdinak
Bertso neurri ezberdinak: oraingoa ez dio zer neurri eta doinu duten
Bost truke. Jon Sarasua
Euskara eta hezkuntza gaiaren inguruan Sarasuak egin dituen bidaietako bere burutapenak
Mundu ezberdin batzuetara darama
Gai interesgarriak jorratzen ditu gai nagusiaren inguruan batez ere
Kolonbia
Ze adinetan irakatsi umeei irakurtze-idaztea
Indigenen kulturak ala geroak du lehentasuna
Bertako kultura jarri ardatz ala unibertsitaterako prestaketak du lehentasuna
Zaharren lekua gizartean
Bolibia
Meatzarien kooperatibak, Enpresa publikoen kontraesanak, Sindikatuak,
Guarani hizkuntza eta transmisioa, Aimara, ketxua, … hizkuntzak
Evo Morales
Kurdistan
Errefuxiatuen kanpamenduak, gerra, Sozialismoa, …
Hezkuntza, Dantza, Hizkuntzaren transmisioa, …
Ekuador
Ketxuera, Hizkuntza politika, Zonifikazioa
Eskubidea eta sinesgarritasuna
Correaren politika, errealitateari itsatsitako politika, …
Herri mugimenduak, indigenen sentipena eta hizkuntza erabilpenaren arteko kontraesana,, kontzientzia linguistikoa, hizkuntza eta identitatea, …
Hezkuntza elebiduna, Lege berri baten sorkuntza, Kitxuaren gabeziak, …
Hizkuntza gutxituen eta txikien mundua, Lana eta borroka, …
Urbano aldatu da nekazaria zen indigenen herria, hizkuntza kolokan jarriz
Euskararen kokagunea hizkuntzarekiko: kooperazioa
Helburu zabalak eta jarrera eraginkorrak, Hizkuntza ala erakundea helburu erreala?, …
Hainbat pertsonaia ezberdin, beraien jarrera eta bilakaera
Kito hiria
Chaves, Correa, Morales, … politikaren eragina erresistentzia eta borroken harago
Unibertsitatea
Servia, Kooperatibak
Bortxakeria, garbiketa etnikoak, gerra historia errealaren ezagupena, gerra zibila, …
Giro ekonomikoa, lantegiak eta bilakaera, Tito,
Sozialismo erreala, Kooperatibak, langileen eta teknokraten kudeaketa, joera industriala, Lan erregulazioa, funtzionaketa, ……
Autoeratzea-autoeraketa,
Idatzondokoak
Identitatea, egoera, nola sortu gaur eguneko pentsamolde eta arau ideologiko eraginkor asegarriak, modernitaten bidean eraiki, …
Autoritatea, boterearen arriskuak, helburua non, hizkuntzaren galera eta alternatibak, …
Ortzi-mugaren nolakoa, lausoa ala zabala, non jarri, ze baliabide edo osagai, …
Ezkerreko gerrillariak eta mugimendu indigena
*Gai ezberdinak zatika bezala osatuz doaz, irakurleak osatu behar du puzzlea.
Idazkera zalua, erraz eta gustura irakurtzen da
Esaldi herriko asko
*Sentipen mingotsa uzten du
Errege izateko zen gizona Ruadyard Kipling
Bi tipo berezi ezagutzen ditu narratzaileak, errege izatea nahi eta arabakitzen dute biek
Lortzen dute errege izatea, erregetzako gorabeherak eta porrota
India Ingalaterraren kolonia zenean kokatutako istorioa
Indiako zenbait lurralde ezberdinetako bizimoldea kontatzen du, bertako hainbat zertzelada
Indiako etnia ezberdin, eta beraien arteko borrokak.
Arraza arazoak: ingelesak, bertakoak, musulmanak, beltzak, zuriak, …
Apaizen boterea, …
Bertako deskribapen laburra edo aipua egiten du: giza talde eta jende ezberdina, karabanak, trena, …
Egoera xelebreak, umore ukituarekin
Masoien zenbait aipamen eta zantzu ere bada
Marrazkiz osatuta dago kontakizuna, trazu sendo, kolore nahastu gabeak, xaloak, … istorioaren taxukoak
Denborak ez du garrantzirik
*Idazkera erraza, paragrafo luzeak egiten baditu ere
Berak ez du egiten kritika zuzenik, kontatu egiten du , irakurleak aterako ditu ondorioak
Gutxi erabiltzen diren hainbat hitz, itzultzailearen filosofiagatik edo jatorriko testuak behartuta?
Bada esaldi berezirik
Erraz eta gustura irakurtzen da
Estolda jlasak. Jon Aretxe
San Frantzisko Bilboko kaleko giroa,atzerritarrak, hilketa bat, Ertzaintza, Bamako-Mali, mafia, …
Bamaco-Mali-Afrika: mafia, ustelkeria,
Mali: Bi kontakizun: narratzailea, hirugarren pertsonan, eta istorioa bizi duenarena, tartekatuta.
Oso modu xumean ari da Afrikari buruz: pertsonaiek hitz egiten dute batez ere, egintzek ere bai, noski.
Kritika puntua du kontakizunak.
Moraltasun kutsua du pertsonaiak Afrikari buruz ari direnean.
Bizitzak ezer gutxi balio du Afrikan
Hai gai gordina eta gogorra izanik, maitagarria egiten dira etorkinak, Afrika, … sortzen duen giroa bera
Liburu xumea da edukiz era idazkeraz , baina zuzena eta ziurra.
Ez du hain gustuko ditudan hausnarketa eta burutapenik
Farorantz. Virginia Woolf
Familia bat itsasertzeko etxe baten bizi da, farora txangoa proposatzen dute, eguraldiagatik utziko dute eta liburuaren azkenean, urteetara, gauzatuko dute.
3 zatitan banatua, eta zati bakoitza zenbatutako atal laburretan, atal bakoitzean pertsonaia edo ekintza ezberdina nagusitzen dela.
I. LEHIOA
Ramsey andre-gizonak, seme-alaba piloa: Paul, Minta, Andrew, Nancy, … eta inguruko zenbait lagun (Lily, Bankes, Tansley, Railey, farora bidaia proposatzen da, baina eguraldiagatik baztertzen da asmoa.
Etxe barruko gorabeherak, lorategia, paseoak, gelara joango da ama, jantziak, hondartzara doaz gazteak, afaria, gosariak,
Pertsona, leku eta ekintzen deskribapenak: etxea, laguna, lorategia, … xehetasunak, pentsamenduak, elkarrizketak, irakurtzen dute,
Farora txangoari buruzko aipamena tarteka nolabaiteko lotura emanez kontakizunari
II DENBORA AURRERA
Etxeaz arduratzen den neskamearen inguruan doa kontakizuna
Neskamearen, etxearen eta familiaren berri ematen du: etxea utzi zuten, Londresera joan ziren, neskame izandakoak du etxeko ardura, familiako batzuk hil dira(etxekoandre, seme bat gerran), ezkondu ziren gazteak banatu dira,
Etxearen berri ematen du, giro erabat goibela, hitsa, dena dago hondatua
Etxea txukuntzen dute, bukaeran Lily eta Carmitxel, aurreko zatiko pertsonaiak, etxeko lagunak, datoz bertara: esperantza izpi bat
Aurreko jite eta estilo berean kontatzen ditu zati honetako gorabeherak ere.
III.FAROA
Lily bakarrik etxean bere oroitzapen eta egoerako gorabeherekin,
Ramsey jauna eta hiru seme-alaba ere bertan dira …
Lily pintatzen badiara begira txalupari begira, iraganeko oroitzapenak hausnartzen, alboan Carmitxel.
Txalupa badian: aitaren jarrera, hiru seme-alaben aitarenganako sentipen kontrajarriak, …
Tragedia kutsua hartzen du, baina heltzen dira farora, Lilyk bukatzen du koadroa.
*Gizakien arteko komunikazio berezi ezkutua,
Gizatalde eta gizakien harreman-mundu berezi bat marrazten du, eta
Guzti horretan kiribiltzen da, engranaje batek bezala zer batek bestera darama, iritzi pentsamendu edo gogoeta batek besta bat dakar ondotik berari lotuta, jauzika doa gai batetik bestera, …
Zehaztasunetan finkatzen du begirada
Pertsonen barnera sartzen da, beraiengan biltzen: isil barne pentsamenduak, gogoetak, asmoak, … ezkutuenak ere, azaleratzen ez direnak.
Pertsoen berekiko kontraesan eta kontrasteak.
Une bakoitzean ia ezinezkoa da esanahiaz edo muinaz jabetzea, hain dabil jauzika, baina begirada edo orokortasuneko sentipenea gelditzen zaizu pertsonaiekiko eta bizitzarekiko iritzi nahiko zehatza.
Mila gai ezberdin, mila ukitu, burutapen eta iritzi kilikagarri, kontakizun osoan daude barreiatuta, ereinda, apurka, …
Aitortu eta azaldu gabeko sentimenduak,
Pertsona ezberdinen galeria, bakoitzaren barnea arakatuz
* Harrigarria da idazlearen imajinazioa, etorria, irudimena, hausnarketa ezberdinak korapilatzeko ahala.
Ez du zuzenean esaldi borobilik botatzen, baina jardunaldi luze eta borobil batek adina edo gehiago esaten du osoki hartuta.
Bigarren mailako osagaia da denbora kontakizunean, ia ez da existitu ere egiten; denbora lasai mantso doa kontakizunean, baina bizitza hor dago,
Paragrafo luzeko parentesiak
Proust, Joyce, Joxe Agustin Arrieta , Amurizaren, … ildo bera: estiloa gustukoa duenak disfrutatuko du
Gure Jerusalen galdua. Erresuma eta fedea III. Aingeru Epaltza
Hiru liburuki idatzi ditu, hau hirugarrena eta azkena da
Bi pertsonaia nagusi, Joanes Mailu, nafar noblea, eta Pedro Agerre elizgizona: bi horien bitarteaz doa garaiko historia kontatzen
Gerra erlijiosoak, Frantziako eta Nafarroako erregetzaren gorabeherak, Iruña, Paris, hainbat hiriburu ezberdin, garaiko gertakizunak, …
Enrike Nafarroako eta Frantziako erregea, Margarita erregina,
Higanotak, papistak, Ligakoak, erreformistak, frantsesak, espainolak, kalbinistak, …
Erresuma ezberdinetako jauntxoak, …
Gai historikoekin eginiko eleberri guztietan bezala, hemen ere gauza bera gertatu zait.
Aldi bateko giroa erakusten du, baina egiaren arrasto bat besterik ez da historiarik ez dakien irakurlearentzat..
Zein da errealitatea?.
Bukaeran, Gibel-solasean, argitzen ditu gauza asko. Hasieran irakurtzekoa da, irakurlea zentratzeko.
Gizarte eta giro gordina, hitsa, hilketak, gezurrak, saldukeriak, azpilana, gehiegikeriak, gosea, esplotazioa, handikien nagusikeria, …
Denak dira berdinak, alde batekoak zein bestekoak., euskaldunak ere, zer esanik ez.
Kartzelak, gizarte sailkapenak, jantzi bereizgarriak, galerak, galerianoak, elikadura pobreena zein aberatsena, liburuak, idazteko baldintzak, …
Pertsona, herria, leku, gaztelu, aro, gertakizun, … nahasmen batean aurkitu naiz, labirintu batean bezala
Sarri ez dakit zer esan nahi duen esaldi batek, nahiz literalki ulertzen dudan, galduta bezala.
Tarteka ez dakit inprenta akatsak diren ala ezagutzen ez ditudan arau berriak, … segurtasuna kentzen dio irakurleari, fida daiteken idazleaz, ….
Latinezko zita asko, agian kontaketa girotzeko, nire latina gogarazteko balio izan dit, ariketa ezberdin bat.
Oso aberatsa da esaldi ezberdinetan, herri esaldiak, …
Hiztegi aberatsa du, nahiko zaila edo ezezaguna, ez dakit batua diren ala Iparraldeko euskaratik hartuak
Idazkera zaila egin zait, Aingeruren gauzak esateko modu korapilatsua
Aldi berean idazkera aberatsa, ohikotik ezberdina, ohikeriarik gabe, idazkera propioa du, alde horretatik aberasgarria
Oraingoz ez ditut aurreko biak irakurriko, agian hisorian bai begiratuko dut, edo liburu historiko zenbait begiratuko
Heriotza Venezian. Thomas Mann
Bost ataleko kontakizun laburra da
Pertsonaia aurkezten du, ondo-bizia, adinekoa, poeta ere, bere biziaro ezberdinak,Veneziara doa, hotelean zirrara eragiten dion gaztetxo bat ikusten du, hondartzara doa batez ere gaztetxoa ikusteko irrikaz, Gehienez begirada iheskor bakarren bat gurutzatuko du, Venezia uztea erabakitzen du eguraldiagatik batez ere, damutu egiten da eta hotelera itzuliko, egun gozagarriak pasako ditu gaztetxoarekin liluratuta bere hurbiltasunagatik, beraz maitemintzen da, izurritea, gure protagonista hondartzan hilko da gaztetxoari begira.
Pertsonaiaren burutapenen barrena dabil, bere barneetan, bere sentimendu eta gelditu eta sakonduz.
Pentsamenduei emana, gai ezberdinak jorratzen ditu: bidaiatzea, pertsonaia ezberdinak, izurritea, ametsa, poesia, gogoeta kate etenik gabea. uhol
Hausnarketa da, ulerzailak sarri, idazlearen egitura mentalarengatik zein egitura literario ezberdinez emanak daudelako, jarraipen logiko zailekoak sarri.
Protagonista dabilen inguruak deskribatzen ditu, deskribapen zehatzak dira: Munich, bidaia, Venezia, gondola, kanalak, hotela, hondartza,
Giro berezia sortarazten du umela, beroa, misteriotsua, iluna eta aldi berean argia.
*92eko itzulpena da, ez dakit horrek eragin edo ezberdintasunik duen, gaurkoekin alderatuz
Perpausak ez ezik esaldiak ere luzeak egiten ditu.
Esaldi bihurriak dira bere esanahia agertzeko
Hitz berri niretzat ezezagun asko, jatorrizkoek eraginda, giroa sortarazteko
Hiztegi berezia da, aberatsa, aldi berean edo horregatik irakurketa zailtzen duena, hitz berria sortarazten ditu,
Adjektiboak usu eta zehatzak, esanahia zehaztu eta borobiltzeko
Gaztelerazko hitzak ekiditen ditu, oso gutxi darabil, atzizki bide egiten ditu hitz-joko ezberdinak
Bitxia egiten da hiztegia eta esaldien egitura bera
Poeta samarra ere ba da, giro liriko bat sortarazten du sarri, egoera, leku eta pertsonaien inguruan.
Idazkera mitiko, mistiko, ia epikoa ere hartzen du tarteka, mito grekoen erreferentzia, …
Moldiztegiko hutsak daudelakoan nago, eta tarteka ez dakizu huts bat den ala hitz ezohiko horietako bat.; tarteta “eta” bi alaldi jarraian datoz “eta eta” ez dakit huts bat den ala esanahia azpimarratu nahi duen.
Irakurketa zaila egin zait, hitzengatik, atzizki bidez hitzei esanahi zehatzago ia ezberdina ematen dielako, ezohiko eran.
Diona soilik ez ezik esaldiak ulertzeko zailtasunak era zailtzen du irakurketa, ariketa zaila bihurtuz tarteka.
Liburu edo kontakizun arraroa egin zait, atsegina eta zaila aldi berean, sentipen kontrakarrez irakurri dut.
Hondamendia. Xabier Montoia
19 ipuin hiru ataletan banatuta,
Gibel begirada: Harpeetako gizakia / meteoritoa erori zenekoa / gosetea / Agirre traidorea / Bartzelona 37an / Jokalariak / Hitler / bonba atomikoa.
Aitzin soa: untxi izurrite bat irlan / neskatoa eta balizko osaba / poliziak Jesus hiltzen du Vatikanoan / semea ehorzteko dirurik ez zuen emakumea / amona hitz-lapikoa eta semea bila datorkion ama / Noe modernoa, Bibliakoa ez da bete / putakumeak ikertzera etorritako estralurtarra / homosexual kantaria, bikotea eta tabernaria / etorkinak itsasoan poliziak erasota /
Etorkizuna: bikotea seme-alabekin basamortu bihurtutako eremuan mamuak noiz helduko / arabiarrek gerran bahitutako hiru kazetarien amaiera. Liburuaren izen buruak adierazten duen bezala gizarte eta historiako gertakizun latzak dakartza, inguruko osagai eta baldintza gordinenekin
Hondamendia diren egoerez ari da, kontakizun bakoitza da egoera ezberdin bat, beti muturreko latza.
Erakusten duen sakoneko egoera bezain latzak dira sarri istoriook, edo sakonean nabari den egoera latza izugarrizko kontrastea da konta-moldearen dotoreziarekin.
Hausnarketa eta burutapen bipilak ereiten doa kontakizunak
Suspensea sortarazten du, baina misteriorik gabe bukatzen.
Ironia eta kritika ukitua dario kontakizunari
Hitzari buruzko hausnarketa erakargarria kontakizun batetan
Hunkigarria ere bada tarteka
Gordina eta latza askotan
*Astiro irakurri behar da, nahitaez, idazkera landuak behartzen du horrela egitea, baita gaiaz jabetzeak ere, esanahia dosifikatuta baitoa
Gaiez gain idazkera da batez ere erakargarria egiten dituena ipuinok, kontaera, hausnarketak, …
Poesia kutsua du gai latzak arren
Esaldi laburrak egiten ditu, paragrafoak ere laburrak dira, orokorrean baina badu 7 orrialdeko ipuin bat paragrafo bakarra, komak besterik ez dituena, eta erraz eta ondo irakurtzen da segida duelako, beste ipuin bat paragrafo ezberdin oso luzeez osatua, baina puntuak jarriz.
Abila osagai ezberdinak, zehaztasunak, pertsonaiak, non, nola, … dosi txikietan ematen, istorioa osatu eta borobiltzen.
Elkarrizketa laburrak, inolako bereizketarik gabe, tarteka paragrafo barruan, baina erraz jabetzen da irakurlea, narrazioaren jarraipena bezala dira.
Originala da, ezustean harrapatzen zaitu gehienetan
Kearen fiordoa. Iñaki Petxorroman
Baleazaleen jardunaren testigantza XII. Mendearen hasieran. Islandian kokatuta.
Ontzien antolamendu eta hornitzea, bidaia, Islandiako deskribapen fisikoa zein biztanleriarena, baleen arrantza, Islandiako antolamendua, baleei etekina, bertakoekiko harremanak, Euskara eta Islandiaren arteko sinbiosi edo hizkuntz trukaketa, oztopoak, tirabirak, bertako jauntxoen interes politiko eta ekonomikoa, Danimarkako erregearen jarrera, kortsarioak eta esklabo tratanteak, …
Ekaitz batek neguan bertan geratzera behartuko ditu.
32 baleazale hilko dituzte, gutxi batzuk lortuko dute itzultzea.
Maitasun istorioa bat ere sartzen du
Niri ez dit ezer berririk erakutsi; gaiari buruz ez dakienarentzat oso aberasgarria izan daiteke, batez ere delako hilketari buruz.
Geratzen zaizun betiko galdera, zer da datu erreala, zer osagaiak lotzeko asmatutakoa. Nolanahi sinesgarritasuna erakusten du.
Erraz eta gustura irakurtzen da. Ez du inolako zailtasunik. Intriga puntua du, batez ere azken zatian.
Euskara landua, bermea eskaintzen duena. Baina ez da apaingarri bitxietan sartzen ez egituretan, ez esaldietan, ez hiztegian.
Ez du burutapenik, hausnarketarik, kritikarik, … istorioa kontatzen du eta kito, irakurlearen esku geratzen da guzti hori.
Izan eta Edun aditz laguntzaileei buruz sortu dizkik galderak, badaude arau berriak edo eztabaidak, … trantsitiboa eta intrantsitiboa nola jokatu, …
Kometaren eraginpean. Jon Bilbao
8 ipuin edo narrazio dira
Andre.gizon bikote batek auzoko familia espiatzen du / Aldi baterako etxea alokatu zuen neska / Bikote bat eta umea hondartza batera doaz eta bertan bale bat hilda aurkitzen dute / Bikote batek itotzetik salbatzen du txakur bat / Albaitaria, senarra eta honen amorantea / Zentral termikoa / Ume bat desagertzen da eta bila dabiltza / Kometa bat agertzen da eta eremu zehat bat ez argi, ez ur ez …. uzten du.
Betegarri bezala zenbait gai ezberdin aipatzen ditu tarteka.
Harat hona dabil ezer funtsezkorik esan gabe
Ez dago hausnarketarik, zuzenik behintzat, ez du esaldi filosofiko teorikorik egiten
*Gazteleratik itzulpena da
Erraz irakurtzen da, paragrafo motzak egiten ditu eta horrek asko laguntzen du irakurketa.
Tentsio puntua mantentzen du ipuin bakoitzean, zerbaiten esperoan dauka irakurlea, nahiz azkenean ezer ez den gertatzen: hirugarren kontakizunetik aurrera trikimailu horrek ez du balio, badakizu ez dela ezer gertatuko, eta beste zerbaitetan jarri beharko duzu interesgunea.
Denbora pasarako ipuintxoak
Dosika, aipatuz soilik, ematen ditu kontakizuneko osagai, argibide eta ezaugarriak
Azkenez lotuko diren bi istorio edo gertakizun paraleloa erabiltzen du narrazio zenbaitetan.
Elkarrizketak sartzen ditu, era berezian, inolako ikur edo berezigarririk gabe, baina ondo ulertzen dira elkarrizketa bezala
Hiztegi berezi bat darabil tarteka, hitz niretzat ezezagunak, zail samarrak batzuk erdal hitzak ekiditeko edo.
Hitz asko bihurtzen ditu aditz
Ez dit ezer eskaini, denbora tarte bat pasatzea besterik, erabat hotz utzi nau denbora galdu izanaren sentsazioz.
Lapur banda baten etika ala politika. Joseba Sarrionandia. Saiakera
Euskal Herriaren bilakaera urrundik nola ikusten duen galderari erantzuna
Josebak Mondragon Unibertsitaterako idatzitako saiakera da lehen zatia; bigarrena, bertako zenbaitek eginiko iruzkinak, asko, testua argitzen dutenak, eta Josebaren erantzunak.
Lapur banda, komenentziaren araberako etika duena, konbentzimenduaren etika menderatuz eta baztertuz,
Ezker Abertzalearenganako kritika zorrotza baina aldi berean baliagarria, positiboa.
Perezagua eta Ulazia alderdietatik boteak,
Gai pila ukitzen ditu: errealitate politikoa, sektarismoa, politika zer den, estatua-nazioa, nazio ezaren motiboak, iraultza, ezkerra, kapitalismoa-alternatiba, ezintasunak, jarrera politizatuak, karlistak, bandoak, gerra, kultura, lengoaia, eskubideak, Gure Esku dago, bertsolaritza, zinea, …
Kritika, aldi berean proposamenak: gerora begira nola eta zer, idealismoa: gauzak idealizatu egiten ditugu gabeziak ezkutatzeko edo zerbait aldatu nahi dugulako, bilerak, agintariak, obeditzaile asko, partidu politikoak, kritikaren premia, ETA sortzearen zergatia, biktimismoa, ETA eta Estatuaren biolentzia, kartzela, tortura, legea-justizia, egia, biktimak, memoria, erantzukizuna, plaza hutsa-demokrazia, askatasuna, euskara, lapur banden interesen arabera funtzionatzen du sistemak, medioak politikan, iraultza okerbidetik doan egoera geldiaraztea, erabakitzeko eskubidearen lorpenak salbatuko luke, …
Subjetibitate politikoa: gai nagusia, herriak egin behar du politika, herritarrek, ahalegin kolektiboa, eraikitze lana, geu subjektu izan, …
Berrikuntza teknologikoen eta berrikuntza politikoen sinesgarritasun eskasa, …
Bakoitzaren egunerokotasuna politika da, kontzienteki egitean dago gakoa, mundua berrosatu behar da, plaza hutsa, bidea bilatu behar dugu,
Oinazera abiatu eta Ganboara heldu ez gaitezen
Itota bezala uzten zaitu, pentsatzen duguna jartzen digu aurrean, pentsaraztera bultzatzen du, urduri jartzen zaitu, galduta,
Argia da ideien azalpenetan
Euskara aldetik ohi duen bezain aparta.
Lili eta biok. Ramon Saizarbitoria
Faustino da pertsonaia nagusia, adinekoa, idazlea, psikologo ohia; Lili gaztetxoarekin topo eginen du Ana lagunaren bidez, gizona eta neskatila elkartuz doaz kontakizunaren barnean, elkarri mila kontu kontatuz, dramatikoak asko; paraleloki, edo korapilatuta beste bi istorio nagusi doaz: Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren gorabeherak, eta gerra garaiko istorio bat: falangista eta neska baten arteko harremanak zeinei lotuta emakume bati eta bere senarrari buruzko ia obsesioa sortzen zaion protagonistari, nobela posible berri baten ardatza ere ematen doa; guzti honekin harilkatuz mila zertzelada eta istoriotxo ezberdin, kontakizun ardatzaren barnean, albo edo zeharkako kontakizunetan nahastu, kiribildu edo galtzen da, bestelako istoriotxook txertatuz. Txakur bat ere bada tartean, zein ia pertsonaia nagusietakoa bihurtzen den, istorioko lotura bezala.
Tarteka kontakizunaren laburpen bat ematen du, eta honek asko laguntzen du irakurlea galdu ez dadin, beharrezkoa ere bada..
Pertsonaien pentsamendu eta sentipenetan kiribiltzen da, korapilatu ere, gerra garaiko oroitzapen, bizipen eta sentipenak..
Pertsonaia eta gertakizun historikoen kontakizuna dago bilbe nagusiaren barnean, labur, flash bat askotan
Pertsona eta egoeretan barneratu eta korapilatu nahi du, baina errepikagarri astuna gertatzen da, sobera dauden sentipena sortaraziz, .
Iritzi, burutapen eta oroitzapenez zipriztinduta dago
Memoria historikoari buruz ironiaz ari dela dirudi, batez ere forenseari buruz, pertsona konkretu bat duela buruan dirudi, …
Gai ezberdinak bata bestearen ondoren, etengabe, pila: Gerra Zibileko hainbat pasadizo eta izugarrikeri lirateke eduki nagusienetarikoa, , zaharren heriotzari beldurra, poetak, ikastea, suizidioa, psikiatria, matematika: numeroak -memoria, pixa-poltsaren erabilera eta ondorio psikologikoak, prostitutei buruzko hausnarketa, koldarkeria, prostituzioa, pixa poltsa, txakurrak, emaztearekiko tratu txarrak, elkarbizitzaren gorabeherak, literatura eta memoria historikoa, liburuak norbaiti uztea, …
Melodramatikoa, trukulentoa ere, bilakatzen da tarteka istorioa.
Memoria historikoa berreskuratzeko ahalegin bat ere bada, isileko hainbat gertakizun agerian utzi edo gogaraztea..
Donostia deskribatuz doa, bertako eraikinak eta pertsonaiak, historia, kaledia eta bertako eraikinak, …
Paisaia ezberdinak deskribatzen ditu, baserriak, etxeak, ….
Pertsona ezberdinen aipamen eta zehaztasunak: Aitzol, Urkixo, Munibe, Pañafloridako Kondea, S. Juan Lizarralde, Larramendi, B.Etxeberri, Cobreros Uranga, Lauaxeta, …
Idazleak, filosofoak, politiko, … en zitak, nobela titulu asko, …: irakurlea aberasten baino idazlea bere burua lustratzen ari dela iruditzen zait, moda antzerako bati jarraiki.
Interesgune handirik ez dakarte pasadizo gehienok.
Betiko arazoa: zer da errealitatea, zer asmatua, edo egokitua, zer egia, zer zurrumurrua.Zenbait pertsonaia ez dakizu errealak ala asmatuak diren,
Interesgarria bihurtuko zaio tartekako istoriotxo horietaz interesa duenari
*19 kapitulutan sailkatuta
Pertsonaia ezberdinen solasaldiak dira kapitulu ezberdinetan istorioen zertzeladak argitzen doazenak.
Eten gabe dabil handik hona, baina dion asko betegarria iruditzen zait, interesik gabekoa.
Badakit gramatikako eta bestelako desadostasun iritzi ezberdin asko dagoela Ramon eta beste zenbait idazle, gramatikari eta hizkuntzalarien artean; ez dakit zertan datzan ezberdintasun horiek, nik naturaltasun osoz irakurtzen dut azpiko desadostasunok non dauden antz eman gabe, nahiz zenbait esaldi arraro edo ezohiko iruditzen zaizkidan. Eskertuko nuke norbaitek nonbaiten ezberdintasun horiei buruz idatziko balu, asko ikasiko genuke irakurleok.
Errepikamen asko, gehiegi,
Proust, Joice, … imitatu nahi ditu baina bide erdian gelditzen da.
Ez du interesgune nagusirik sortarazten, ezusterik ere ez du, une batez zerbait gertatu behar dela badirudien arren, edo azkenean istorioa ezusteko batekin irauli egiten duen arren: ez du indarrik.
Ezer esaten ez didaten pasarte asko, nahiz kontakizun orokorrari lotuta dauden, betegarri iruditzen zait, literarioki soilik izan ditzake interesa, gauza pila errepikatzen ditu, korapilatu, irakurlea nahastu, .. ezer berririk ez eskaintzeko, entretenimendurik ere.
Barrokoa da esaldia korapilatuz, gaiak nahastuz, pilatuz, dotoretasunez,
Paragrafo luzeak egiten ditu
Deskribapen laburrak ere badaude, flash bat diruditenak, apartak, …
Tarteka bere idazkeraz gozatzen ari dela dirudi, nartzisismo literarioa.
Lasai eta geldi irakurtzekoa, kontakizuna korapilatzen delako, burutapen pilaz zipriztintzen duelako, euskara trinkoa darabilelako
Lasaitasuna eskatzen duenez irakurketak, lasaigarria bihurtzen da
Zehatz deskribatzen ditu egoerak, pertsonak, …
“a” artikuluaren erabilpenak ere tarteka deskolokatzen nau, dudaz betez, arau berriak ez ditut ezagutzen, iritzi okerrak ditut, edo eztabaidan dauden iritziak dira.
Hiztegi nahiko berezia, hitz ez asko erabiliak, hitz berriak ere sortzen ditu atzizki eta batuketekin, hitzak aditz bihurtuz,
Gaztelerazko hitzak lasai darabiltza eta aldi berean euskarazko hitzekin jokatzen du konposaketa eta atzizkien bidez gaztelerazkoak ekinez.
Esaldi deigarriak ere egiten ditu
Umore puntua
Elkarrizketa gutxi
Erdira laburbildu balu asko irabaziko zuelakoan nago.
Bere nobela justifikatu nahi dituela dirudi tarteka, desenkusatuz bezala.
Idazkeraz gozatzen duenak irakurriko du liburu hau
Metamorfosia. Franz Kafka (Anton Garikano)
Hiru zatitan banatutako kontakizuna.
Ezustea izan da, oso aspaldi irakurri nuen, eta gerora entzundakoekin uste nuen gorputzaren eraldaketa kontatzen zuela, baina aldatuta esnatzen da eta ondoriozko gorabeherak dira kontakizuneko ardatza eta mamia.
Aldaketak beregan eta besteengan duen eragina kontatzen du: psikikoa emozionala ekonomikoa …, pertsona ezberdinen sentipenak, pentsaerak, jarrerak, …
Zomorroaren eta pertsonen izaera, pentsaera eta jokamolde ezberdinak, kontrasteak, …omorroa hiltzen da eta lasaitasuna dator etxera
Saltzaile bidaiari bat zomorro bilakatuta esnatzen da, zomorro gorputza du baina gizaki bezala pentsatzen. Egoera berriko gorabeherak: komunikatu ezina, ezinak, egoera berrira egokitzea fisikoki eta mentalki, lehen esperientziak, etxekoak hor daude beraiengandik gorde beharra, pentsamenduak, … azkenik gelako atea irekitzen du.
Egoera berrira egokitzen da, etxekoekiko harremanak, etxekoekin aurrez aurre jartzen da, neskamea izutzen da, … zomorroaren bizimodua aldatuz doa
Neskame berri bat, hiru maizter, … etxeko giroa zitaldu egiten da, ezinezkoa bihurtzen da elkarbizitza, lehertu ere.
Normaltasun osoz kontatzen du egoera sinestezina, errealismoz pertsona normalak bailira.
Oso mantso eta zehaztasunez, batez ere modu errealean kontatzen du istorioa, …
Egia da harremanak zehatz kontatzen dituela, jarrera ezberdinak, …
Huts egin dit liburuak, desengainatu, beste zerbait espero nuen, pertsonen eta egoeren beste erabateko tratamendu bat, sakonagoa, agian teorikoagoa, …
Ez nau inondik ere harrapatu, interesatu ere, are gutxiago liluratu-
Denek horrela goraipatu eta goraipatzen dutenean nik ikusi ezin ahal izan dudan beste zerbait du.
Mis memorias. Santiago Arizmendiarrieta
Santiren Espainiako gerra zibilari buruzko oroitzapen eta iritziak dira, esperientzia gogor baten testigantza zuzena, urte haietako argazkia..
Xumea kontaeran baina sakona eta gordina edukian eta esanahian.
Biziraupena dago jokoan, gizakiaren irauteko sena ageri da lan osoan.
Bi zati ditu: atari gisako hiru hitzaurre ezberdin eta Santiren testua: honek ere bere sarrera laburraz gain hiru atal ditu, Eibarko gorabeherak gerra hasi zenean, kontzentrazio eremuko zertzeladak eta Ondarretako kartzelakoak.
Sarrerak: Lehen atarikoak historiagilearen koordenadetan kokatzen ditu oroitzapenok, hauek eskaintzen duten ekarpena; bigarrenak, nahiz gaztelaniak idatzita egon oroitzapenok, euskararen ikuspuntutik begiratzen dio, Eibarko euskararen erabilpena, berezitasunak, gazteleraz arren euskararen eragina, … asko baitira euskarazko esaldiak, baita dakartza Santiren nortasun eta izaerari buruzko hausnarketak ere; hirugarrena Toribio Etxeberriarekiko harremanei buruz ari da.
Atarikook irakurketa osatuagoa egiten laguntzen du, irakurketan oharkabean pasatuko liratekeen hainbat ikuspuntu eta ezaugarriak azpimarratu eta ohartarazteko. Oso baliagarriak dira.
Santirenak:
a.- Gerra garaiko Eibarko giroa, antolakuntza, alderdi politikoak, pertsonaiak, frentea, bonbardaketa, iheslariak, errefuxiatuak, … Maltzaga, Eibar, Bilbo, … Hunkigarria egiten zaigu nagusioi, giro hori bizi izan baikenuen, agian Eibarren ginen ihesi egun horietako batean. Oroitzapen lausoari gorputza ematen die, errealak bilakatzen, oso antzerakoan izan zirelako
b.- Kontzentrazio eremuak, Langile Batailoiak: eremu, toki, eta lan ezberdinak ageri dira
d.- Ondarretako kartzela: kartzela hartako giroa, zenbait pertsonaia, kantua, … oso gutxi kontatzen du.
Harritu nau ez duela islatzen han bizi izan ziren drama izugarriak: fusilatzera atera zituenak, libre utzi, atean hartu eta hil zituztenak, … ez da inolako aipamenik eta han barruko horri buruzko girorik agertzen, erabat harritzen nau.
Testigantza zuzena, zehatza, egoera giroa, gertaerak argi jabearazten dituzten deskripzioak.
Ohitura bizimolde, eta bizikidetzako hainbat zehetasun interesgarri.
Pertsonen portaera ezberdinak, presoenak eta zaindarienak, militarrenak, ….
Bere iritzi eta hausnarketak: zenbait agian eztabaidagarriak, …
Kontraesan zantzuak bezala daude tarteka pentsaeran eta jokabidearen artean, interesgarria da joko hori.
Arrunta dirudi tarteka, baina hunkitu egiten du, bizitzaren muina baitago bertan.
+Ponposoa da tarteak , bai esaldien egituraketan, bai zenbait hitzeen erabilpenean, bere idazkera, agian bere gazte garaiko hezkuntza eta irakurketen ondorioa da, agian idazkera oso landuegia ez zuelako ere. Irakurketa bai.
Euskaraz pentsatzen du eta hori nabaria da
Ez nuen pertsonalki Santi ezagutu, ni kartzelatik irten berri-berri hil zen. Alabarekin nuen harreman estua eta honek eskatuta ni izan nintzen hilkutxa eraman zuenetariko bat.
Sumisioa. Michel Houellebecq
Huysmans idazlearen inguruan dabil etenik gabe, bere pentsaera eta lanak aipatuz, berari erreferentzia eginez
Narratzailea Parisko Unibertsitateko irakasle bat da eta beraren bilakaera kontatzen du gaztetatik berriro katedradun bihurtu arte; giro politikoak eta beldurrak eraginda alde egiten du, itzultzen da eta musulman bihurtuko da. Bi aro ezberdin bai Frantzian, batez ere Unibertsitatean, bai Europan.
Etorkizun oso hurbileko balizko bilakaeraz ari da, Pariskoa eta Europa osokoa, Islamismoa indartuz doa eta nagusitzen da, giroa erabat aldatuz doa, modu baketsuan baina bere arauak inposatuz, Europako Batasuna mantenduz, Unibertsitateko aldaketa, Arabia Saudiko dirua dabil Frantzian, sexu kontuak tarteka nahiko gordin sarri, askok musulman eginen dira irakasle lana izateko,
Frantziako egoera politikoa, hauteskundeak, Frantziako alderdi politiko ezberdinak, Parisko kale istiluak (Maiatz batean kokatzewn ditu ere), hezkuntza eta erlijioa, giro oso nahasia, musulmanak, judutarrak, katolikoak, politikaren tratukeria, abertzaletasun frantsesa, produkzio sistemaren aldaketa, distributismoa: familietan oinarritutako produkzioa, musulman pentsaeraren eragina, poligamia, Korana, fede berrira konbertsioa, sexu gaia oso presente dago,hinkutza frantsesaren loraldia etorriko da, …
Islamimsmoaz luzatzen da azken atalean
Giro intelektuala du kontakizun osoak, hausnarketa teorikoak politikari buruz, Filosofo eta idazle askoren erreferentzia etenik gabea, izenak eta lanak, Bloy, Peguyren poemak, jende ikasiaren giroa,
Frantziako historia eta literaturaren gutxienezko ezagupen bat behar da kontakizuna jarraitzeko.
Pertsonaia ezagun ezberdinen aipamena
Irakasleen mundua: bikoteak - ondo-biziak, ,
Monasterio bateko giroa,
Barne sentimenduetan sartzen da, xume itxuraz baina sakon, gizarte eta pertsonekiko zertzelada ezberdin asko emanez,
Sarri ez dakizu ironiaz ari den, kritikotasunez ala benetan.Gogoeta erakargarriak egiten ditu
*Paragrafo luzea egiten ditu, eta paragrafo bakoitzean esaldi luzeak sarri.
Liburu bitxi samarra da, arraroa, idazkeragatik, gaiagatik, freskotasun bat du
Deskribapen dotoreak egiten ditu pertsona zein tokienak, Errepikakor samarra ere gertatzen da tarteka
Atzizkiak darabiltza asko itzultzaileak, batez ere –tsu.
Ez da sarri erraza irakurtzeko, gaiagatik eta paragrafo eta esaldi luzeko egituragatik.
Watsondarrak. Jane Austen
Watson izeneko familia txiro bateko alaba bat etxera bueltatzen da 17 urte kanpoan egin ondoren, bere harremanak etxean eta ingurukoekin
Ingalaterrako landa giroko herri bat, XVII-XVIII. mendea izan daiteke, familia txiroak eta ondo-biziak, aristokratak eta handikien mundu eta manera hanpatuak, bakoitzaren bizimoldea, ohiturak, beraien arteko zertzeladak, asperdura, harremanak, dantza, bisitak, txutxu-mutxuak, maiseaketak, ezkontzak, nesken senar-egarria eta ezkondu beharra, distira, garraioak, arinkeriak, …
Pertsonaia ezberdinen galeria bat, jiteak, handiki eta pobreen moldeak, portaerak, solasak, konplimenduak, aurkezpenak, hitz hutsalak, … gizarte baten argazkia.
Oso azaletik, baina orokorrean garai hartako egoera nahiko osatua ematen du.
Umore puntua, ironia, …
Elkarrizketa dira liburuaren egitura erdia
Esaldi asko ulerzailak dira, ez dakit itzulpenagatik ala jatorrizko idazkeragatik, korapilatsua da tarteka,
Ez naiz fidatzen esaldi askorekin, ezberdin edo arraroak egiten zaizkit, ereduak aldatu dira, inprenta-akats dira, zuzenketa hutsak,, …
Kuriositatez irakurri dut, aldi berean gustura, mundu ezberdin baten murgilduta, laburra da oso.
Zirkulua. Andoni Urzelai
ETAren aurkako borrokan, talde parapolitikoak borroka propioa hasten dute, pertsona normalen hilketak gauzatuz, herria izutu eta horrela talde armatua isolatu eta ahultzeko
Argumentu txepela da, nahiko sinesgaitza, nolabait, erreala arren, burutapenetan diluitua
Etenik gabeko hausnarketak, labur, iheskor, pilotak dejadak bezala “harrapazak”.
Mila gai ukitzen ditu hausnarketotan: perfumeak, polizia, isileko polizia, pertsonen izaera ezberdinak, telebista, gizartea, gerra zikina, Ertzaintza, ETA, Estatua, psikologiari buruzko gogoeta ugari, heriotza, militarrak, Bilbo, kazetariak, gizarteari kontrola,
Pertsona eta egoeren deskribapen zehatzak egiten ditu
Deskribapen eta hausnarketotan harilkatuta doa kontakizuna: hausnarketok garrantzia handiagoa hartzen dute ia beti kontakizunak baino.
Burutapenotan kiribildu eta luzatzen da, kontakizunetik aldenduz
Tankera berdinekoak dira hausnarketok, ia galdu egiten da haria eta horrek eta horrek ia interesgunea kontakizunetik desbideratzen du, jakin-mina ahultzen irakurketari, galdu egiten da hitz jarioan.
Erdialdetik aurrera hartzen du interes gehiago kontakizunak bertara gehiago biltzen delako.
Kritikoa da, ironiaz darabil batez ere.
Idazlearen iritzi garbirik ez dago, ez da konprometitzen, intsinuatu besterik ez, denak zirikatuz.
* Trama arina, hari gutxiko ehuna, amaiera ahul eta lausoarekin
Atal bakoitza pertsona batetan zentratzen da batez ere, une batez nahiko nahasketa sortarazten du, baina azkenerako irakurleak ezgutzen du pertsonaia bakoitza
Bigarren pertzonak hizketan hari dira pertsonaia ezberdinak, bere buruari zuka.
Ez da korapilatzen esaldi dotoreak egiten, edo hiztegi konplikatua edo aberatsagoa erabiltzen, lexiko xumea du.
Irakurterraza da
Zoririk ez. Imre Kertèsz
Hungarian kokatua, Budapesten.
“Kontzentrazio-esparruetako zorionaz” mintzo da.
1.- Familia judu bat, 15 urteko semea da liburuko narratzailea. Juduen bizi-giro eta baldintzak. Aita lan-eremu batera deitzen dute, agur aurreko azken eguna, familia osoa ezagutzen dugu, judutar izaera, paparreko izarra, … 2.- Semea lantoki batera deitzen dute, neska judu batekin maitemintzen da, solasak, judutartasuna eta ondorioak. 3.- Gaztea eta halduagoen talde handi bat autobusean lanera doazela bahitu eta giltzaperatzen dute. 4.- Atxiloketa orduetako gogoeta, jarduera, portaerak, fedea, zain daudeneko harremanak, galderak, … Lanera joateko eskaintza egiten diete, izena ematen dute, zer gertatuko ote, ezjakintasun totala, jendarme hungariarren jarrera soldadu alemanena baino bortitzagoa da, ... Trenean sartzen dituzte, merkantzia trenean, ganadua bezala, denak pilatuta, egunetan; bidaiako bizipenak, iritzi ezberdinak, zer gertatuko ote, ezbaiak, alemanekiko iritzi kontrajarriak, … Lau eguneko bidaia. Auschwitz-Bikernaura heltzen dira, lanera doazela uste dute. Lehenengo harremana esparruko kontzentratuekin, han ere engainatu egiten dituzte, banatu, biluztu, garbitu, sailkatu; oraindik ez dute susmo txarrik, pausoka-pausoka, ia ustekabean, protokolo dena pasatuko dute eta kontzentrazio-eremuan aurkituko dira bete betean. Kontzentrazio-eremuko zehaztasunak, errausketak, Mutiko gazteak kontzentrazio-eremua deskubritzen du. 3 egun egiten ditu Auschwitz-Bikernaunen. 5.- Buchenwald kontzentrazio-eremua, Zeitz lan-eremua. Merkantzia batetan eramaten dituzte, 80 lagun bagoi batetan.Hausnarketa burutsuak bizipenei buruz, lagunkoiak bezala baina tragikoak errealitatean. 6.- Zeitz lan-eremua. Presoen filosofia, iraun bizibeharraren trikimailuak, Pertsonen barnean sartzen da, eremuko bizimodua xehetasunez kontatzen du, mintzagaiak, sentipenak, harremanak, jipoiak, harremanen bilakaera, elikadura, bizi-baldintzak, talde ezberdinen banaketa izarren kolorez eta hizkiz eginda, suizidioak, ihesak, zigorak, oinetakoak, merkatu beltza, … mila zertzelada ezberdin. 7.- Eremura egokitzea, bertako bizimodura jartzea, nolabait onartzea ere, plazer txikiak, aldi berean etsipena, suminkortasuna, desesperazioa. Gaixotasunak, erietxea, arkakusoak, zauriak, … Erdi hilda bizi, kontraesanak: sumindura-poztasuna, … 8.- Buchenwalden berriro. Erietxea, osagileak, eremuetako bizitza sozial ezberdinak. Presoen sailkapena: izarren kolorez, adinez, nazionalitatez, betebeharrez, ofizioz. Bertako egoera izugarria. Esparruko azken egunak, urduritasunak eta askatasun lehen orduak. 9.- Etxera itzulera. Urtebete egin zuen kontzentrazio-eremuetan, bueltako bidaia, bere aldaketa, herrien egoera, bere herria, herritarren jarrera ezberdinak, jendeak ez du ulertzen gertatutakoa, ia sinesten ere, harrera kontrajarriak, … Esparruak zer diren azaltzen doa, sakontzen, hausnartzen, horren berri eman behar den ala ez, preso ohi baten sentipen eta bizipen kontrajarriak, egokitze zailtasunak, … Bere etxera itzulera, aita hilda -kontzentrazio-eremu batetan-. Azken hausnarketak esparruei buruz zirraragarriak dira, bizitzari buruz orokorrean ere jendearen zailtasunak eremuen arazoa ulertzeko.
“Bizitza jarraiezina bizitzen jarraituko dut”
*Xehetasunez kontatzen ditu gertakizun, zertzelada, eta gorabehera guztiak
Gazteak bere gaztetasun eta ia axolagabetasunetik giro jostari batetan kontatzen du dena, ez da gertatzen ari denaz jabetzen.
Dramatismo gabe kontatzen du, xume, naturaltasunez bezala, garraztasunik gabe, alemanen aurkako sentipenik gabe, ironia ukituz, baina kontatzen duen errealitatea, gertakizunak, izugarri dramatikoak dira
Gauza jakinak dira, baina bizi izan duen batek kontatuta, unean uneko bizipen eta burutapenak,
Gatibuaren barne zirrikituetan sartzen da, gizakien onbide eta miseriak, … kontraesan oro agerian utziz.
Azkenean egoera gorrien eta latzenetara ohitu egiten da.
*9 kapitulutan banatuta, bakoitzean kontzentrazio-eremuko zati ezberdin bat kontatzen du
Erraz irakurtzen da, batzuetan ez den arren erraza zenbait esaldiren esanahiaz jabetzea.
Ez du apartekotasunik, ez esaldi biribilik, … baina euskara seguru eta sendo baten sentipena uzten du.
Gai hain gordinak eta latzak, kontatzeko modu itxura arina, edo sumindurarik gabea, litzake estiloan deigarriena.
Zu. Anjel Lertxundi
Bikote heldua, emazteari minbizia sortzen zaio, senarrak gaixotasun aldiko gorabeherak eta zertzeladak kontatzen ditu, prozesuaren pauso ezberdinak.
Minbizia, osasuna, osatzea, kimioa,
Burutapen, hausnarketa, oroitzapen, … kontaezinak, pila gai ezberdinei buruz, gaixotasunaren inguruan gehienetan.
Ez du inolako iritzi kritikorik kimioari buruz, nahiz zerbait adierazten duenm berdin sendabide alternatiboei buruz, nahiz horri erantzuten dion zeharka.
Gai ezberdinak kontaezinak dira, bakoitzean sakondu gabe, azaletik, batzuk gehiago edo asko errepikatzen dira –oinazea- baina ideia kilikagarriak eta pentsaraztekoak dira denak.
Kontaezin gai ezberdin: bizitza, argitaletxeak, idaztea, koldarkeria, abandonua-ihesa, gaixoa ulertzea, isiltasuna, animoak ematea, Arantzazu, Josu Uribeetxeberria, liburuak, oinazea, kazetaritza, senideen barne egoera, fedea, medikuntza, osasun-zerbitzua, suizidioa, idaztea, aitortza, hitzaldiak, norberarekin hitz egitea, jainkoa, gaixoari zor zaion egia, teknologia, depresioa, erizainak, tragedia-zigorra, samina-jainkoa, ustelkeria, mina-sufrimendua, artista eta ospea, alzheimerra, kanpaiak, heriotza, enpatia, barne bizitza, tuberkulosia, protokoloa, iazle baten kezka eta dudak, negarra, Elena Asinen obra baten esperientzia, medikuntza eta literatura, bidaiatzea, matrimonioa, bizitza kalitatea, memoria, tortura, Ars moriendi, tanatorioa, duin hiltzeko eskubidea, denbora fikziozkoa eta erreala, … et ita porro.
Bikotearen elkarbizitza ia idilikoa marrazten du, gaixotasun larri eta egoera gordinean arren, bikote elkarbizitzaren zailtasunak jakinda, faltan botatzen dut bikotearen arteko haserre puntuak, zailtasunak, … hutsune horrek fikzio kutsua damaio beste guztiari, gauza askoren sinesgarritasuna galtzen du.
Asimilatu ezineko ideia eta hausnarketa zaparrada da, gainezka egiten dizu, labainduz bezala pasatzen zaizkizu, …
Egile askoren zitak, pentsarazten dutenak. Baina zita uholdea.
Beste zenbaitzuetan zitei pedante kutsua hartu izan diet, baina hauei ez, agian lotuta doazkien hausnarketengatik.
Autobiografiatik asko daukalakoan nago, egilearen aitortza bat dirudi. Azkan zatian badio dietario edo saiakera bat bezala ere ba bezala dela, .
Une batez liburua idaztearen zergatia justifikatu nahian bezala dirudi, defentsiban, emaztearen gaitza erabili izana, ...
Lertxundiren katarsi bat dirudi
*Oso trinkoa da zita, hausnarketa eta burutapenen sarea: nekatu egiten du irakurlea, ez dio atsedenik ematen irakurleari, kontakizunak oso leku gutxi hartzen du.
Beti gai beraren inguruan, aldizka monotono, astun, errepikakor, aspergarri zamarra ere, bilakatzen da, agin horrela delako gaixotasuna bera ere.
Atal motzetan idazten du: narratzaile baten kontakizunak eta senarraren sentipenak eta burutazioak tartekatuz doaz; liburu, pertsonaia eta gertakizun askoren zitek ere osagai garrantzitsuak dira.
Trikimailu literario edo teknika ezberdinak darabiltza kontakizuna arintzeko mezua edo esan-beharrekoa azaltzeko, baina arifizial jitea hartzen du, naturaltasuna falta zaio, …
Pasarte edo atal askok, nahiz gai nagusiari lotuta, betegarri itxura dute, gehigarri bat bailitz, txatal bat ezarria, nahiz dotore, badirudi esan nahi dituen iritziak direla eta baliatzen dala gaiaz horretarako.
Badirudi bere karpetan dituen burutapen eta oharrak ateratzeko baliatu duela kontakizuna
Tarteka gehiago dirudi saiakera bat, batez ere bigarren kapituluan, gai ezberdinak aletuz doa, ia narrazio edo deskripziorik gabe.
Artifizial edo akademiko jitea hartzen du tarteka gai ezberdinok erakutsi beharraz
Nire buruari galdetu diot
Sarri, Lertxundi izugarri asko dakiela, rabat batean arrazoitzeko izugarrizko gaitasuna duen,
Ala zita eta gogapenen bilduma izugarria egin duen eta hori dena erabiltzeko gaitasun eta abilidadea den.
Nola nahi irakurketari zukua ateratzeko gaitasun izugarria da eta irakurritakoe inguruan hausnarketa egiteko gaitasuna erakusten du
Zuzenean idatzi gabe tarteka ideia, metafora edo errekurtso berriak bilatuz idazten du.
Esaldi bikainak, idazkera erabat dotorea
Hitz joko pila
Erraz irakurtzen da