Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Tradizioa ala berrikuntza?

Tradizioa ala berrikuntza?

Amatiño 2016/11/16 22:55
Euskal metaforatzat jo du Markel Olano gipuzkoar ahaldun nagusiak gaur Donostiako Kursaalean gertatutakoa. Areto batean Industria 4.0. ekitaldia eratzen ari zen bitartean, albokoan, berriz, Basque Country International Cheese Festival delakoa. Berrikuntza eta tradizioa. Tradizioa eta berrikuntza. Jira eta buelta, aurrera egingo badugu, berau da, segurutik, errezeta arrakastatsu bakarra.

Norvegiako "Kraftkar" gazta urdinak irabazi du aurtengo “World Cheese Award” saria. Baina, behar bada, inork aipatu ez arren, ezkutuko saririk nabarmenena Artzai Gazta Elkartearentzat izan da. Luisa Villegas ekitaldiaren zuzendariak, elkartearen izenean, esan bezala: “jaialdi honen antolakuntza eta ospakizuna amets bat egi bihurtzea da. Gure aurreikuspen onenetan ere ez genuen uste hainbeste elkarlan eta erantzun positibo jasoko genituela bidean”.

Izan ere, zelan arraio izan daiteke 116 gaztagile artisauz osatutako elkarte apal batek nazioarteko gazta-topaketa nagusia eta mundu mailako gazta-lehiaketarik ezagunena aldi berean antolatzea? Nola elkartarazi daitezke, artaldeetatik ordubetera, bost kontinenteetako berrogei herrialdetan ekoiztutako 3.000 gazta baino gehiago?

Gaurdanik, Idiazabal gazta eta Euskal Herriko Artzai Gazte Elkartea mapamundian daude. Zer da hori… tradizioa ala berrikuntza?

Eta, era berean, aurrekoz atzera edo atzekoz aurrera, Industria 4.0 adiera ez al da azken 500 urteotako euskal industria-tradizioari eutsi eta erantzun beharra baino?

AAAgazta5

Norvegiako Kraftkar gaztagile irabazlea belauniko, euskal ordezkariz eta antolatzailez inguratua

AAAgazta3

"Ez jan gazta hau" dio txartelak. Beste guztiak (2.999?) bai, nonbait

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: