Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Etxea", Paco Roca (Astiberri, 2016), liburu eder bat

"Etxea", Paco Roca (Astiberri, 2016), liburu eder bat

Asier Sarasua 2016/11/17 22:10

Hau da hau! Paco Rocaren liburu bat irakurtzen dudanero negarrez amaitzen dut!

Izan ere, Roca (Valentzia, 1969) artista hutsa da egunerokotasun arrunteneko egoerak eta elkarrizketak erabiliz, ia edozein istorio modurik hunkigarri eta sarkorrenean adierazteko. Artista bat.

Halaxe iruditu zitzaidan Zimurrak gogoangarriarekin eta oso antzekoa orain gutxi irakurri nion Los surcos del azar (2013) lanarekin. Alzheimerra eta zahartzaroa zituen hizpide hartan; gerra zibila eta memoria bigarrenean.

Oraingoan Etxea (La casa, Astiberri, 2016) aurkeztu digu, bere azkenengo lana. Familia, denboraren joana, haurtzaroko oroitzapen familiarrak, aitaren heriotza,... gai eta sentimendu unibertsalak landu ditu, modu xume bezain ederrean.

Aurreko lan askotan bezala, bere bizipen eta sentimenduak hartzen ditu oinarri Rocak, eta berriki hildako aitaren figuraren inguruan josten du liburu zoragarri eta hunkigarri hau, aitarekin eskutik helduta egin nahi izan duen azkenengo bidaia bailitzan.

Fitxatik hartuta:

Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina oroitzapenei aurre egin beharko diete, botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Beldur dira ez ote diren iragana alboratzen ari; aitaren oroitzapena, baita eurena ere. Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den.

Kontatzea. Ilustratzea. Transmititzea. Rocak modu ikaragarrian eta ezin hobean menperatzen dituen jarduerak. Lehenengo orrialdetik hasita, gainera, zoragarria baita hitz bakarra erabili gabe, nola kontatzen digun 12 biñetatan ia-ia historia oso bat.

Gorago esan dudan moduan, Rocak gai unibertsalak dakartza La casa honetan, baina bere esperientziaren gertutasunetik samurtasunez kontatuta. Aitaren heriotza, senideen arteko hartu-eman betiko eta betirakoak, eta, gehienbat, denboraren joana. Komikia amaitzean balirudike 600 orrialdeko eleberri luze eta sakon bat irakurri duzula, hain da zabala kontatutakoa eta hain sendoa barruan uzten dizun aztarren malenkoniatsua.

La casa Paco Roca 03

La casa Paco Roca 04

La casa Paco Roca 02

etiketak: komikiak, liburuak
e-gor
e-gor dio:
2016/11/17 23:23
Bikaina da, bai, baita baita aipatu dituzun besteak ere, eta "El invierno del dibujante" ere. Badakizu euskaraz ere badagoela? http://astiberri.com/products/etxea
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2016/11/18 08:54
Aupa Igor, "El invierno del dibujante" apuntatuta neukan, itxura ona dauka, ezta? Eta "Etxea" euskaraz be badagola... ez naiz konturatu! Damutzen naiz ba! Gabonetarako pare bat erosi biharko dittudanez, oinguan ez dot kale eingo eta hortxe garbittuko dittut nere zorrak ;)
Artikuluari izenburua aldatu detsat, behintzat, eta euskerazkora egin dittut aipamenak.
Eskerrik asko.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz