Blogak
Enpresari izateko ordurik hartu beharrik ez
2017/05/02Ez diot, ugazaba koitaduei laguntzeko, diru-bilketarik eratu behar denik. Ezta denei txapeldun-domina zor zaienik ere. Baina enpresari izatea zenbaitek uste bezain errentagarri eta onuragarri balitz, ez ote legoke jende gehiago enpresari izateko leihatilaren errenkadan? Nik dakidanez, gaur gaurkoz, ez dago sartzeko ordua eskatu beharrik ere.
2014ko uda Albaniatik barrena
2017/05/01Udako oporrak buruan izango ditu batek baino gehiagok eta asteburuan okurritu zait 2014ko oporretako hainbat apunte garbira pasatzea, baita garai hartan ateratako argazki batzuk argitaratzea ere. Albaniatik barrena, Italiara joan-etorri eginez. Denbora asko pasa da eta gauza batzuk jada ahaztuta dauzkat. Gomendio bakarra: bisitatu herrialdea!
Baina bihotzak dio…
2017/04/28Santiago-bidearen aitzakiaz landu beharreko sustapenaz gainera, Gipuzkoako itsasbazterreko ibilbide osoak, Hondarribitik Debaraino, eskertuko luke nolabaiteko estrategia osatu bat. Ondo dago betidanikako mendi-bideak seinalatzea, baina euren arteko pasabideak errazteak eta kate-begiak bilbatzeak ez lukete ezein aurrekontu publikorik ahituko.
Euskara Lapurdin, bisitari baten begietatik
2017/04/272017ko apirilaren 27an Info7 irratiko Gureaz blai-ko Egin kontu-n aireratua
Historia aldatu ezin izan zuen gizona
2017/04/24Aurreko astean hil zen, Irunen, Alvaro Moreno Elosegi jauna. 94 urte zituen eta azkenean zendu da, duela 40 urte luze desagertu zen semearen berri jakin gabe. Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur” zenak ETA armagabetu nahi izan zuen 1976an, alderdia sortu eta hauteskundeetan parte hartu. Ez zioten utzi.
