Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Parisen, kuraiaz beterik

Parisen, kuraiaz beterik

Oier Gorosabel 2017/10/25 17:56
Jardun marathoniarrak izan ziran, oso nekatuta amaittu neban, eta beraz azken egun bixak “oporretatik oporrak” hartzeko aprobetxau nittuan, Parisen bueltatxo batzuk emonda. Hona bueltako trenian idatzittako ohar bizkor batzuk.
Parisen, kuraiaz beterik

Donejakue dorria

Oin dala egun batzuk nere aurtengo hirugarren opor astia izan dot: Normandiara juateko aprobetxau dot, euskal espeleologiako beterano bat elkarrizketatzera eta, batez be, bere lagun min baten artxibua miatzera: Felix Ruiz de Arkaute, jatorri tolosarreko belgiarra, 1971an Lonne Peyret lezan hilda eta 50-60-70 hamarkadetako euskal espeleologia ulertzeko gako nagusixa. Hiru egun eta erdi egin nittuan Marollesen, etxetik urten barik baiña oso pozik, nere helburuak goittik behera beteta. Jardun marathoniarrak izan ziran, oso nekatuta amaittu neban, eta beraz azken egun bixak “oporretatik oporrak” hartzeko aprobetxau nittuan, Parisen bueltatxo batzuk emonda. Hona bueltako trenian idatzittako ohar bizkor batzuk.

Eta zer moduz Parisen? Ez naiz denpora askuan egon, egun bat eta erdi. Zapatu goiz osua BNF-an pasau neban; nere helburua lortziaz gain, bertako dimentsiñuekin harrittuta (ikerlarixen gelia, bakarrik, Ipuruako kanpofoballan neurrikua da), eta bertako bihargiñen adeittasunakin. Nere moduko millaka dabiz egunero, eta halan be, nere hizkuntza torpetasunakin, danak laguntza eta erreztasun guztiak (faboriak barne) emon zestezen: harreran, errejistruan, gordailluan, liburuzaiñak, kopistegixakuak... esker ona baiño ez dakat eurendako.

BNF, ikerlarixen "gelia"

Bardin esan neike The Loft Hostel-eko jentiakin. Ez dakat kejarik (batzuei ahaztu egitten jake hostela horixe dala, hostela: ez hotela...) eta bertako bihargiñen aldetik ez dot arpegi txarrik edo nekerik ikusi momentu baten bez (ez bihar gitxi zekelako, orraittiokan!). Parisera barriro juatian errepikatzeko moduko lekua; eta merkia; eta Belleville auzua –baltzak, moruak, txinuak, jente gaztia eta kulturalki aktibua- neretako modukua.

The Loft Hostel Belleville kintsugi

Arratsaldez, turisma: nere 10 metro txarteletatik gehixenak zapatu arratsaldez gastau nittuan, eta nahiz eta gitxi ibiltzeko asmua izan, kilometruak egin nittuan (metruan be oiñez ibilli bihar izaten da!). Lehelengo Donejakue dorre ondotik pasau nintzan; bertatik pasatzia nahikua izan zan bertako egittura eta gargola gotikuekin hipnotizauta geratzeko (ez Salvo Jauregixakin beste, halan be). Handik Sena ibaiko isla famatuetara juan nintzan (La Cité eta Saint Louis), Pariseko Aman elixa famosúa kanpotik ikusteko; urriñetik polittagua hurretik baiño. “Barriegixa” begittandu jatan, ez dakitt zelan esan. Udazken koloriak Eta tira, horra eta “torre infielan” barrura sartzeko pentsamenturik ez nekan, jente illara luziak eta nik denpora gitxi. Halan be, batez be gure umiak horren ilusiñua zekelako, Eiffelen torre barrenera be juan nintzan, handik etxekuei telefonoz deitzeko; Trocaderuan bajatu nintzan, Arkitekturian Hiritiko panoramikia ikusteko; erabagi ona. Arkitekturaren Hiritiko bistia Handitxik juan nintzan oiñaz, eta dorriak inpresiñua egin bazestan be, hori ez zan izan inpresionantiena, Louvre museua baiño (museuan eraikiñan bera). Ez nekan ikusteko astirik, eta batez be Kanpo Eliseuen dimentsiñuekin jabetzeko juan nintzan (Garaipenan Arkotik lehelengo, eta gero Tullerietatik); jardin hau itxitta zeguan, baiña, beraz Pont des Artsetik pasatzeko aprobetxau neban (Brassensen kantu horrek grazixia egitten destalako). Baiña hara juateko Louvre erdi-erdittik pàsau bihar: eta hortxe sorpresia. 21:00ak ingurua zan (Parisen illun xamar, EH-an aldian) eta ixten-edo zegualako, jente gitxi zebillen museo inguruan; batetik dana ixilik –atzeko enparantza kuadrauan sarreran biolinjole bat bakarrik, eta bestetik eraikiñan haundittasunak eta adornuak  ikusitta (Frantziako erregien jauregixa-edo izan zan), benetan berba barik geratu nintzan. Lilluria hausteko, espeleologo modura, ezin izan neban ekidin pentsamendua: zenbat kueba apurtuko ete zittuezen XVII gizaldixan hori kareharri guztia etaratzeko??

Louvre

Domeka goizian hostelian armozuan, anbiente onian –bakarrik biajatziak jentia ezagutzen laguntzen dau- eta Montparnasse inguruan, trenan zain; bertako kanposantuan sartu naiz. Ez naiz nekroturismua egitteko zalia (Bellevillen bertan Pere Lachaise, Jim Morrison eta Edouard Martel bera bertan dagozela!) eta juan bez; baiña Montparnassen pare bat ordu libre nekanez... kanposantura sartu naiz. Hamen be famosilluak dagoz (Julio Kortazar, esate baterako); sarreran jente ospetsu guztiak markauta dagoz, gitxi gora behera, baiña nik ez nekan hillobi artian arakatzen ibiltzeko gogorik. Trankil egoteko leku politta da, udazkeneko koloretan. Izan be, hosteleko bihargin mexikarrak atzo esan zestan Paris ointxe hasi dala “Parisen usaiña hartzen”, udazkeneko zera hori alegixa; halan be nik melankoliatik gitxi ikusi dot: oso hiri dinamiko, bizixa eta (bere neurrixan) adeitsua begittandu jata.

Pianua

Auzuan sobra militarren denda bat lokalizauta nekan (“piojo”ren bat erosteko), baiña domekan itxitta zeken; beraz aste honetako nere asperraldi bakarra izan dot, pare bat ordu estaziñuan bertan “hazinatua”. Supermerkauan barazki batzuk erosi dittudaz –hau da hau jateko garbixa jateko premiñia, Normandiako oturuntzen ostian!-, eta lurrian jarritta, Frantziako geltokixetako berezittasun bat eskertu dot: píanúak! Hor dagoz, edozeiñek jotzeko moduan –dirurik eskatu barik-, eta ni jarritta egon naizen tartian gitxienez bost pertsona jarri dira bere ekittalditxua egitteko: Chopinen tipuan, edo ragtime, edo ikasle bat eskalak praktikatzen... Pake pixkat, berez estresante xamarra dan eremuan; metruan be meditatzeko “app” baten iragarkixak ikusten dira nunnahi; ez dator txarto, terrorista relijiosuen asunto horrekin garraio publikuan usaintzen dan girua tenso xamarra ikusten da eta.

Kolore guztiak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024