Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Esperantzarako argi izpia

2021/06/18

Gipuzkoako Hitzan 2021eko ekainaren 18an argitaratua

Esperantzarako argi izpia - Gehiago irakurri

"Quo Vadis, Aida?" (2020)

2021/06/16

Iñoiz idatzitta dakat hamen, Balkanetako gerriak lekuz kanpo harrapau ninduana. Nahiz eta "edade onian" egon (kontzientzia politikua pixkat esnatzen hasten dan unian, esan gura dot), gerria ni Valencian nenguala hasi zan, eta orduan beste kezka batzuk nittuan: ez neban jarraittu. Eibarrera itzuli nintzanian gatazkia bizi-bizixa zeguan, baiña hango parametruak ez nittuan ulertzen: gaur da eguna ez dakatela argi zer dan Serbia, zer dan Bosnia, ezta gatazkan zeguazen bando bakotxak zeren alde egitten zeban. Etara kontuak orduan: nere lagunak ni baiño informauago bazebizen be ("El Croata"-eta), ni neu ez nintzan eguneratu, eta gero dana pasau zan. Edo. Aztarna bakarrak, gure inguruan bertakotutako errefuxiatuak izan ziran; bateren batzukin harremana izan neban (pazientiak-eta), baiña hárek ez zeben pasautakuan gaiñian berba egitten, eta neuk ez netsen galdetzen. Eta halaxen, gaur arte.

"Quo Vadis, Aida?" (2020) - Gehiago irakurri

Imanolen kantagintzaren zahartzaro ona

2021/06/16

Ia hogei urte Imanol hil zela. Harkaitz Canok esan bezala, “gorroto zutenek ez diote barkatzen goizegi hil izana, barka-damuen sasoi epelaren aurretik”. Eta, agian, “kanta eder eta hilezkor eskutada eder hura utzi izana ere ez diote barkatzen.”

Imanolen kantagintzaren zahartzaro ona - Gehiago irakurri

Cuadro de honor de la fotografía

2021/06/15

Nire lehenengo bi kapituluak: https://youtu.be/A2MYPGIJciM https://youtu.be/9AURTPHy2ns

Cuadro de honor de la fotografía - Gehiago irakurri

Bota eta barrixa egin

2021/06/14

...eta kitto aldizkarixan 2021eko ekaiñaren 14an etaratakua

Bota eta barrixa egin - Gehiago irakurri

Francoren eta Hitlerren arteko kontrabandoa

2021/06/13

Wolframaren aurkikuntza egin (1783) ostean, Elhuyar anaiak konturatu ziren mineralak fusio- eta irakin-puntu altua zuela eta, hartara, aproposa hainbat erreminta eta lanabesen gogortasuna areagotzeko, bonbillen harizpia egiteko, esaterako. Artean ez zuten sumatu, ordea, guda-tresnak gogortzeko balio lezakeenik eta, ondorioz, wolframa estrategikoa izango zenik Bigarren Mundu Gerran.

Francoren eta Hitlerren arteko kontrabandoa - Gehiago irakurri

Proust-en piperra

2021/06/13

Etxetik kanpo ari ginen bazkaltzen. Piper berde luze bat atera ziguten, erreta, lehen platera laguntzeko.

Proust-en piperra - Gehiago irakurri