Sintesi bikaina
Irakortzeko pendiente nekan liburua; une hoberik ez berau harrapatzeko, Zubeldiana irakorri eta gero! Bertako planuan esploratzaillien nundik norakuak hobeto jarraittu ahal izan dittudaz (bestela nekan plano bakarra, 1955ekua zan eta). Aranzadikuen linean, argitalpen txukuna eta didaktikua: eskertzen da espezialistak publiko orokorrak ulertzeko moduko errejistruan idazteko ahalegiña. Liburua, berez, "liburu erdixa" baiño ez da (euskeraz eta gazteleraz dagolako), eta egixa esan, erderazko testuari tiratu detsat pare bat aldiz: Arsuagan testu orijinala irakortziarren, eta Arrikrutzeko turismuan gaiñekuan, euskerazko itzulpena kaskar xamarra begittandu jatalako. Argitalpen elebidunen arazuak!