Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / 2021ean irakurritako liburuen zerrenda

2021ean irakurritako liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2022/01/07 21:55
Hitzaurre laburrarekin, hementxe azken 12 hilabeteetan irakurritako liburuen zerrenda. Uzta ustez apala, baina irakurritako gehiena balekoa izan da.

Miñanek kolpatu nau, Patxi Iturregi ipuingileak harritu, Mendozaren azkenarekin barre egin dut, Hauts bihurtu zineten bai eta ez, Gauzetan bezalako esperimentuak beti gustatzen zaizkit, Sara Mesaren soiltasun deserosoa nozitu dut,... eta komiki dexente ere etorri dira gurera (Sasi artean Elgeta irakurri ahal izatea opari bat izan da).

Guztira 20 liburu inguru izan dira (zenbait komiki eta kontsulta-libururekin batera). Kontuan izanda azkenaldian gutxi irakurtzen dihardudala eta 2021ean mendiak eta hegaztiek eraman dutela nire denbora gehiena, nahiko balekoa ;)

  • Haize Kontra. Patxi Iturregi (Elkar, 1996). Txioa.
  • Poema bilduma. Mikel Lasa eta Amaia Lasa (Herri-gogoa, 1971).
  • Transbordo en Moscú. Eduardo Mendoza (Seix Barral, 2021).
  • El jardín de Venus. Felix Maria de Samaniego (1780).
  • Bihotz handiegia. Eider Rodriguez (Susa, 2017).
  • Hauts bihurtu zineten. Juan Kruz Igarabide (Alberdania, 2005).
  • Chantaje mortal. Elmore Leonard (1972).
  • Camembert helburu. Jon Alonso (Susa, 1998).
  • El invierno de Frankie Machine. Don Winslow (Martinez Roca, 2010). Txioa.
  • La fanfarlo. Charles Baudelaire (1847). Aspergarria, zeharo.
  • Erraiak. Danele Sarriugarte (Elkar, 2015).
  • Gauzetan. Koldo Izagirre (Ustela, 1979). Blogean.
  • Intemperie. Javi Rey, Jesús Carrasco (Planeta Comic, 2016). Liburuaren egokitzapena komikira; tira, liburua hobea.
  • Sasi artean Elgeta. Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluk (Trikitixa Elkartea, 2021). Blogean.
  • Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak. Dani Fano (Astiberri, 2018).
  • Portugal. Cyril Pedrosa (Norma, 2011).
  • Un amor. Sara Mesa (Anagrama, 2021).
  • V de Vendetta. Alan Moore eta David Lloyd.
  • Miñan. Amets Arzallus eta Ibrahima Balde (Susa, 2019). Blogean.
Nagusitzen ari naizenaren beste seinale bat (eta blog honen adinarena): honezkero 12 urte daramatzak urteko irakurketen zerrenda laburrak egiten (batzuetan baita aurten baino ganora gehiagorekin ere): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 eta 2020.
etiketak: zerrendak, 2021, liburuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33