Lurpeko esentzia
Arrikrutzeko "Pisako Dorrea", ondiok osorik. Onduan, Esteban Larraioz. Argazkixa: Felix Ruiz de Arkaute.
Esan bihar dot liburu honekin sorpresa oso atsegiña hartu dotela. Zer kontatzen daben aldez aurretik jakinda, ez neban gauza haundirik espero. Gehixago esango dot: "190 orrialde lehoian aurkikuntzia kontatzeko??" pentsatzen neban, 20 bat pajina nahikua eta sobran izango zittuala iritzitta. Baiña ez dot kontuan hartu Zubeldiaren etorrixa, horrek esploraziño -eta arazo- espeleologikuen kontakizunari gehitzen detsan plusakin. Gure Martin Ibarrolan kasuan legez, espeleologuak eta idazliak bat egitten dabenian, majia berezi bat sortzen da.
Gehixen gustau jatana, lurpeko trabesixei darixon ikuspegi emozionala: edertasunen aurrian bai, baiña batez be arazuen aurrian. Etsipena oso ondo islatzen dau, irakorlia protagonistak bezain galduta sentitzeraiñok, eta bardin erreskatian aurrian sortutako pozan aurrian, edo geroko sentimentu kontraesankorrekin, sektore barrixan esploraziñuan eta Jaturabeko sarrera barrixan desobstrukziñuakin (ezagutzen neban, baiña ez nekixan eurak zabaldutakua zanik)...
Kontakizunan zihar, lagungarrixa da Arrikrutzeko topografixia eskura izatia, esploratzaillien nundik-norakuak hobeto segitzeko (AMETekuak 2010ian egindakua adibidez, Aranzadikuen monografiko honetan agertzen dana). Nere kasuan, gaiñera, Arkautek egindako hainbeste argazki kokatzeko (Pisako dorre famosuana barne, harek artaburuak apurtu aurretik!) balixo izan desta.
Esploraziñuen eta aurkikuntzen ostian (horixe da liburuan muiña) hiruzpalau apendize eta epilogo txiki be badatoz, danak oso ondo ekarrittakuak. Zubeldian prosia hur-hurrekua da, ariña eta jatorra, eta irakorketia errez-errez (baiña errezkerixa barik) doia liburu osuan zihar.
PD: izenburu hau idatzi eta gero, automatikoki etorri jata gogora, Marcel Prousti bezala, FUEkuak asmautako lurrin miña. ;-)