Blogak
Bermatua, lehiakorra eta iraunkorra
2009/07/02Edozenbat eibartarrek arazo dezente izan dute gaur goizaldetik aurrera, argindarrik gabe aurkitu baitute euren burua lanerako esnatu eta jaiki direnean. Ustebakoa gero. Segurutik gaurregungo mendebalde-gizarteak ez du inondik ere uste horrelakorik gertatu daitekeenik edozein astegun buru zuritan. Baina, bistan da gertatu gertatzen dela, oso lantzean behin baino ez bada ere.
Erantzukizunik eza
2009/06/30Aurreko astean, Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek aho batez erabaki zuten plan eolikoa berriro aztertzea. Albiste ona ematen du baina, onenean ere, albiste benetan petrala. Erabaki honek auzitan jartzen baitu Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuena aurreko martxoan, hankaz gora botatzen du Legebiltzar beronek 2006an onetsitako plana, muzin egiten dio zentzu berean 2002an erabakitako egitasmoari eta ez ikusi, berriz, orain hamabi urte Legebiltzar berberak hasitako prozesuari.
Itxinan eta Pyrenaican
2009/06/30Pasa dan zapatuan, Bilbo eta Bittorixako lagunekin esploratzen; eta espeleologuen etxietan falta ezin dan aldizkarixa.
Porcelanas Bidasoaren itxiera
2009/06/28Berrogei urte pasatxo eman zituen aitak Porcelanasen beharrean.
Olatz Simon, ez da gero galduko
2009/06/28Olatz Simon kazetariak irabazi du aurtengo Rikardo Arregi Sari Nagusia, ETBren Txinako ordezkaritzan egindako lan onarengatik. “Informazio emateko modu ulerterraza eta aldi berean zorrotza” izan du gogoan epai-mahaiak. Nik, hain zuzen ere, Txinara abiatu zen bezpera-egunean ezagutu nuen aurrez aurre Olatz, orain dela hamalau hilabete inguru, eta zera pentsatu nuen: “Neska hau ez da gero galduko”.
Eskola irlandarra
2009/06/27“Yo creo que una radio televisión pública no tiene que servir como caja de resonancia sistemática de portavoces y representantes de formaciones ilegalizadas. ¿Eso quiere decir que todas las voces o que todas las personas que tienen sensibilidad de la izquierda abertzale no estén presentes? No, no quiere decir eso" adierazi du Alberto Surio EiTBren zuzendari nagusi berriak. Erabat bat nator berarekin eta gehiago ere esango nuke, zalantzarik izan ez dadin, bigarren lerroan agertzen den “sistemática” hitza ere soberan legoke.
Hugo Rothenstein - Lehen eta gero
2009/06/27Denbora asko itxaron zineten nire etortzea. Bai, ekainaren 14koan etortzeko behar nuen, baina niri gustatzen zait denak galdetu noiz naizela - behintzat bat aldiz "interesko argian"... Veľa času ste sa načakali na môj príchod. Áno, mal som prísť 14. júna, ale páči sa mi pýtanie sa, že kde som - aspoň raz v strede pozornosti...
¿Con IVA o sin IVA?
2009/06/26Gipuzkoako Diputazioak telefono-zenbakia jarriko omen du abian, jendeak iruzur fiskalen berri ematerik izan dezan. Honez gero denetariko iritziak sortu dira han-hemenka, Ogasun Sailaren proposamen honen kontra gehienbat. Nik ordea, zuhurtasun handiz jokatuko nuke ezein kritika egin aurretik, uste bai baitut, batetik, Administrazioa ez dela besterik gabe hondarrik gabeko itsasotan horren erraz sartzen. Eta, bestetik, asmatu ala ez, Diputazioak pedagogia-asmoren bat duela buruan horrelakorik planteatzerakoan.
