Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Leire Sustatun: in, fashion, cool eta guai izateko

Leire Sustatun: in, fashion, cool eta guai izateko

Josu Mendicute 2009/09/18 11:27
Atal berriak gaur Sustatun: Masai ikastaroa, Aktan jasoa, Letrak sare kantoitik, Weno tira faborez, eta Zer erantzi. Zer erantzi atalarekin bereziki emozionatuta nago, asko ikasiko dugu atal horrekin.

Lehenengo mailako kolaboratzaileak Sustaturen atal berrietan: Anjel Lertxundi, Imanol Murua, Mikel Iturria, Leire Narbaiza, Goio Arana, Iñaki Olano, Maite Goñi, Markos Gimeno, Amodio Jauna, Elena Laka eta Josu Lezameta Jozulin.

Bereziki emozionatuta nago Leire modaz jardutearekin. Prakak apur bat jeitsi eta kantzontzilo zati bat erakusgarri uzten dudan bakoitzean akordatzen naiz Leiretaz, eta frakak zein alturatan eraman behar ditugun egin zituen instrukzioetaz.

Instrukzio horien jatorria Eibartarrak zerrendako mezu bat zen, eta mezu horren zati bat da hau: "Badakit zerrenda honetan izan leikela iñor ez sartzia (Mendikute da gehixen hurreratzen dana, baiña ez dakit ba nik!). Halan da guztiz be, nik neure aportaziñua egin nahi detsuet, aholkuak."

Leireren argibidiekin in, fashion, cool eta guaiago juango naiz nire Tuentiko orgietara, ze ondo!

Elenaren borsalinoa... tira, gustatzen zait, baina amorratuta nago: buru pentsalaria (tamainokoa, alegia) daukat nik, eta ez dut nire tamainoko kapelik aurkitu Gasteizko jaietan... baina seguru moda-modazko aportazio interesgarriak emango dizkigula Elenak ere.

etiketak: moda, sustatu
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.