Ahatsa - Arrosako zubia
Oier Gorosabel
2009/09/18 22:43
Hau be munduko leku guztietan kontatzen dan ipoiña, zubixen harri artian ikusten dirazen zuluak azaltzeko: oinguan diabruak Arrosako hargiñakin egitten dau tratua, obria oillarrak jo baiño lehenago amaittu ezkeriok bere arimia eruatian truke. Baiña honek emazte azkarra izaki...
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.