Blogak
Amatianoren ADNa
2009/10/09Ezin gero orain berrogei urte inguru asmatu, noizbait Bergarako “Seminario”ko eliza itxi egingo zutenik, erdi-erdian zegoen hilobiaren gaineko harlauza jaso eta, azpian zetzan XVII. mendeko jauntxoaren senide ote nintzen ikusteko, ADNa egitea proposatuko zidatenik. Ba ez, ez da zientzia-fikzioa, ezta Toti Lezearen nobela-gidoia ere, gaur goizean bertan, ustekabean, gertatua baino.
eMarketina kultur esparruan
2009/10/09SGAEk eta Fundación Autor erakundeek antolaturiko jardunaldi batean egon naiz aste honetan. eMarketina kultur esparruan ikastaroa urriaren 7an egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan.
Baldintza berdinetan, kanpotarra hobe
2009/10/09Zein sektoretakoa izan ote daiteke hamazpi lan-hizkuntzaz aritu ohi den euskal enpresa? Itzulpengintzakoa, atzerritarren harrerari atxikia edo hirugarren munduarekin harreman estuak dituena? Ez ba, industria-sektorekoa da, esku-erremintak egiten ditu eta hogeiren bat herrialde galdutan edo izan ezik, ia-ia munduko estatu guztietan saltzen ditu bere lanabesok. Ega Master deritza, sustraiak Eibarren ditu, enborra Gasteizen eta adarrak munduan zehar. Datorren astean jasoko du Bartzelonan Human Saria “pertsonengan oinarritutako nazioarteko estrategiagatik”.
Historia eta zientzia ijiji ajaja
2009/10/07Los Suaves eta Flaco Jimenezen musikiaz, historia eta zientzia humoristikuaz jardun dogu (palanganian jatorrixa eta neurri magnitude aboziñauak). Josu Waliñok "Marraskiloa eta barea" ipoin eredugarrixa laga desku. Bertsiñuen joko "gorrixa" izan dogu barriro be: Los cuatro muleros / Coplas de la defensa de Madrid / Bella ciao. Eta ahotsak.cometik Brigida Ibarbia zumaiarrak San Lorentzo ermittian gaiñian berba egin desku.
Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06Komikigile ezagun honek egindakoak dira ordenagailu mitikoarentzako jokoen karatula ikusgarrienetako asko
Markinako bidegorria OpenStreetMap proiektuan
2009/10/06Igandean lagun batzuei esker Markinako bidegorria ezagutu nuen. Izen eibartarra du gainera: Urko-bidea.
Euskal lobbya, zaharra berri
2009/10/05Patxi Lopez lehendakariak euskal lobbya aldarrikatu du gaur bertan Bruselan, euskal interes ekonomikoak Europako Batasunean defenditzeko. Lobbya, bai, lobbya esan du Lehendakariak eta, badaezpada, baita “hitzaren zentzurik onenean” ezarri ere. Baina, lobbyak ba al du ba zentzu txarrik?
