Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Trakatan trakatan, hiru errege

Trakatan trakatan, hiru errege

Amatiño 2009/12/14 23:57
Mundua aldatzen ari denik ez du gero inork ukatuko. Nago gainera, ni neu, azken bolada honetan ez ote duen abiada dezente hartu. Aurreko mendearen hondarrean ustekabean topo egin zuten hiru erregeak elkarrekin bildu eta, oraingoan, XXI. mendeaz arrapaladan jabetu nahi bide dute. Hiru dira, hiru, erregeok: Teknologia, Komunikazioa eta Botorea. Hemen dira, heldu dira, nagusi dira. Saretikan mintzatzen da Interneten tronpeta, baita ere ikaratzen zibernauten ibarra.

Mundu guztiak libururen bat erosi behar omen duen garai honetan talka egin dut liburudendan Manuel Castellsen azkenarekin. Comunicación y poder (Alianza Editorial, 2009) deritza eta itxura benetan sendoa du, ganora handikoa. “Klasiko bat” izaten amaitu dezakeen emari horietakoa. Aurkibidea arras adierazgarri bezain esanguratsua: 1. El poder en la sociedad red. 2 La comunicación de la era digital. 3. Redes de mente y poder. 4. Programando las redes de comunicación: política mediática, política del escándalo y crisis de la democracia. 5. Reprogramando las redes de comunicación: movimientos sociales, política insurgente y el nuevo espacio público.  Eta bosgarren honen barruan, berriz: --La campaña contra el cambio climático: el movimiento ecologista y la nueva cultura de la naturaleza. --La red es el mensaje: los movimientos globales contra la globalización capitalista. –Móvil-izando la resistencia: la comunicación inalámbrica y las comunidades de práctica insurgentes. –“Yes, We Can!”: la campaña de Obama a las primarias presidenciales de 2008. –Reprogramar las redes, recablear las mentes, cambiar el mundo. Eta, azkenean, ondorio biribila: Hacia una teoría de la comunicación y el poder.

Bai, reprogramar las redes, recablear las mentes, cambiar el mundo… ez gehiago eta ez gutxiago. Hemen dira, etorri dira eta zati batean ez dira joango… aurtengo Gabonetako hiru errege eta jauntxoak: Teknologia, Komunikazioa eta Botorea. Martxa honetan laster ikusiko ditut nere bilobak Eguberri-kanta zahar eraberritua abesten:

Trakatan, trakatan, hiru errege,
trakatan, trakatan, geure sarera.
Mundura jaio den giro berria
trakatan, trakatan, jaurestera.

Teknikak, trakatan, zaldia beltza,
Mezuak trakatan, zaldi gorri.
Trakatan, trakatan, Boteretzarrak
zaldia, trakatan, zuri-zuri.

 image001

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: