Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Esperantzara kondenatuak

Esperantzara kondenatuak

Elena Laka 2009/12/13 22:21
Asteleheneko Goienkaria

Bihar asteartea hasiko da Egunkaria auziko epaiketa. Nik ez dakit, irakurle, zeuk aurretik zein informazio eta iritzi duzun auzi honi buruz, baina lagaidazu asmazio-ariketa bat egiten, ia iritzi-talderen batean koka zaitzakedan: a) pentsatzen duzu auzia epaiketara iritxi bada, zerbait egongo dela, alegia, Egunkariaren sortzaile eta kudeatzaileak ETArekin zerikusiren bat izango zutela. b) pentsatzen duzu Egunkaria ixtea bidegabekeria bat izan zela, oraindik gogoan duzu 2003ko otsail hartan nolako haserrea eta inpotentzia sentitu zenuean zure egunkaria itxi zutela jakin zenuenean. c) Egunkaria auziak bost axola zuri, izan ere zuk herrietako informazioa eta eskelak hain ondo azaltzen dituen egunkaria irakurtzen duzu, edo zurea militantziak bultzatutako gaztelerazko egunkaria da. Izan daiteke inongo hiru talde hauetatik batean ere ez lerratzea, baizik eta hiruretako ezaugarriren bat jasotzea: adibidez, Egunkaria ez zen zure egunkaria, zeurea beste bat da, ixtea bidegabekeria iruditzen zaizu, eta behar bada, barren-barrenean pentsa dezakezu justiziak funtzionatu egingo duela eta dena argituko duela. Bejondeizula, irakurle, zutabearen puntu honetaraino iristeko pazientzia izan baduzu, eta ondorioren batera ailegatu bazara.

 

Egunkaria komunikabide txikia, apala zen itxi zutenean. Hain txikia, bazirudiela Estatuaren begi-puntuan ipintzeko gauza ere ez zela. Baina itxi zuten, moztu zuten, eta kausa handietako jende uholdea atera zen kalera protesta egitera. Egunkariaren ondorengoa atera zen, Berria, eta atzera ere gauza txikia eta apala. Uholdea protestatzeko bai, irakurtzeko, tira.

 

Euskara historiako egoerarik onenean omen dago, hala zioen Sailburuak euskararen egunean. Errepideak ere historiako egoerarik onenean daude, baina nahikoa ez eta AHT egiten dihardute. Egunkaria libre nahi dugu, egunero prentsa euskaraz irakurri nahi dugunok egunkari duina eta kalitatezkoa merezi dugulako. Epaiketa hasteko bezpera honetan, esperantzari atxekitzea baino ez dugu. Zentzuak eta justiziak huts egin dutenean, esperantzara kondenatuak gaudelako, nahiz eta etor liteken garaipenak dagoeneko galtzeko gehiegi eman digun.

leire
leire dio:
2009/12/15 14:36

Oso ona post-a, Elena. Arrazoia duzu esaten duzunean esperantzara gaudela kondenatuta. Gelditzen zaigun gauza bakarra da. Martxelo Otamendik esan zuen bezala, Entzutegi Nazionaletik euskaldunondako ez da ezer onik etortzen.Itxaropen bakarra daukagu, hori baino ez zaigu geratzen. Egunkariak eman zigun ilusioa, esperantza. Sortze aurretik ere euskarari eta euskaldunoi argia ekarri zigun. Kostatu zenarekin martxan jartzea! Euskaraz irakurri nahi ditugulako berriak, Egunkaria libre!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.