Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Bertsolari txapelketa

Bertsolari txapelketa

Asier Sarasua 2009/12/14 23:00
Ez naiz oso bertsozalea, baina bertsoak gustatu gustatzen zaizkit (bueno, milagroa iruditzen zaizkit) eta atzo asko gozatu nuen. Egun ederra izan zen atzokoa.

Atzo gertatutakoaz beste hainbat tokitan irakurri ahal izan ditugu dozenaka kontu eta bideoak ere nonahi aurkitu ditugu gaur, bestek beste, Berrian, EITBn edo Zuzeun. Sustatuko eztabaida ere interesgarria izan da (eta aspergarria :-) ).

Ezin izan nuen final osoa jarraitu, baina goizez zati batzuk entzun nituen eta arratsaldez gehientsuena. Unai Iturriagak amaierako prentsaurrekoan esan zuen moduan, "nik ere bizi izan nuen ordukoa" sentsazioa geratu zitzaidan. Egun handia izan zela, historikoa, hainbat arrazoirengatik. Horrelako egun gehiago behar ditu gure herriak eta hizkuntzak. Elebakarrek enbidia apur bat sentitzeko egunak.

Tira, gehien gustatu zitzaidana: 

  • ekitaldi osoko (eta, bereziki, arratsaldeko) emozioa, zirrara, giroa, olatua. Zelan ez.
  • belaunaldi aldaketa (izan bazen) eta nolakoa izan zen aldaketa hori. Andoniren agurra, gazteagoen jarrera.
  • finalisten arteko konplizitatea; begiradak eta besarkada zintzoak.
  • antolaketa; bertsolari elkarteari 10 puxtarri. edo 20, berdin da. Zenbat lan!
  • telebistako esatariak (Estitxu eta ?). Oso lan ona egin zuten; ez nuen besterik espero, egia esan.
  • Joxe Agirre.
  • eta Maialen. Asko poztu nintzen.

Hainbeste gustatu ez zitzaizkidanak:

  • Babesleei egindako txistuak. Konplexua besterik ez dute adierazten, nik uste. Ados egon, ez egon, zure aldekoak, kontrakoak edo dena-delakoak, eurei esker bizi izan genuen atzokoa.
  • Gaien aldetik ere ados nago Sustatuzale batzuek esandakoarekin. Bestela ere bertsolariak nahi duena eta nahi duen bezala kontatuko du; izango da erreibindikaziorako tartea; ez ditzagun gaiak horrenbeste lerratu. Ez dio onik egiten bertsolaritzari; are gutxiago euskarari.
  • Telebistaren errealizazioa ez zen onegia izan. Hainbat aurpegi, hainbat une, ez genituen ikusi, errealizadoreak entzuleak enfokatzen zituelako.
  • Espektakuloa handitzearen alde egin dute antolatzaileek, baina espektakulo gehiago behar da oraindik. Esate baterako, argiztatzean, edo finalistaren izena emateko orduan. Redoble batzuk, fokoak, bi finalistak elkarren ondoan jarri eta emozioa zenbait segundutan eutsi... ez dakit, Gran Hermanon egiten duten estilora. Euskaldunak gara, bale; baina amerikar izaten ere ikasi dezakegu, ahaleginduta.

 

etiketak: euskara, bertsolaritza
Imanoltxu
Imanoltxu dio:
2009/12/21 22:28

Goitik behera bat nator zuk esandakoarekin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz