Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / 5 urte 5!

5 urte 5!

e-gor 2009/12/15 22:40
2004ko abenduaren hasieran iragarri nuen Sustatun e-gorblog
5 urte 5!

Irudia: Patxitrapero

Tira, konturatu orduko 5 urte egin ditut blogintzan! 2004ko urriaren amaieran-edo hartu nuen asmoa komikiei (ez baitzen gunerik euskaraz Interneten komikiei buruz aritzeko) eta informatikari (zerbait aportatu nezakeelakoan edo) buruzko euskarazko blog bat egiteko. Luistxori galdetu nion ea Eibar.org-ek ostatatuko zidan, euskarazko blog komunitate bakarra hor baitzegoen, eta onartu zidaten. Hasteko, azaroan zehar artikulu sorta bi idatzi nituen probatarako, bata Pololoak komiki-sailaren lehen liburuari buruz eta bestea PVR-ei eta MythTV-ri buruz, eta abenduaren 2an iragarri nuen Sustatun e-gorblog sortu zela (orduan oraindik notizia zen euskarazko blog berri baten sorrera). Eta gaur arte...

Bidean, 247 artikulu! Nire buruari jarritako astean artikulu bateko helburua bete dudala esan dezaket, beraz (beno, egia esan denak ez dira nireak, horietako batzuk kolaboratzaileek idatzi dituzte: Iban Zaldua, Willy Roa, Aitzol Astigarraga, Patxi Lurra, Oihane Zabaleta, DabilenHarria...). Horietako makinatxo bat Sustatura edo Berriara ere eraman izan dituzte, edo beste toki batzuetan aipatu. Gainera, blogaren bidez nire burua ezagutarazi izanari esker, beste hainbat komunikabide edo mobidatan parte hartzen dut edo hartu izan dut, bai komikien ingurukoetan (Xabiroi komiki-aldizkarian Albisteen txokoa eramaten dut, Sautrela literaturari buruzko telebista programan Tintin-i buruz hitz egin nuen, Elkar aldizkarirako idatzi izan dut...) bai informatikaren ingurukoetan (Elhuyar aldizkarian Mundu digitala atala eramaten dut, 7K aldizkarian elkarrizketatu naute...). Baina denetan onena, blogaren bidez ezagutu dudan jende guztia eta egin ditudan lagun guztiak, jende mordoa, benetan. Balorazio erabat positiboa, beraz.

Hau dena Eibar.org elkarteari, kolaboratzaileei eta batez ere zuei, irakurleei, zor dizuet. Zuen erantzunak irakurtzeak eta hor zaudetela jakiteak ematen du honetan jarraitzeko animoa. Eta nik behintzat badut beste urte mordoxka baterako! Mila esker, zinez!

etiketak: e-gorblog
leire
leire dio:
2009/12/16 12:59

Aupa, Igor! Zorionak, mutil! bost urte! Zelan doian denporia! Segi holan go-Gor, e-gor, guk be zure arrastuan atzetik jarraittuko dogu-eta!

aitzol
aitzol dio:
2009/12/16 13:24

eta urte askotarako! Bilgune polita eratu duzu blogarekin. Etor daitezela euskarazko komikiei buruzko idatzi asko eta asko. segi hola!

dENiS
dENiS dio:
2009/12/16 02:02

Zorionak, artista! Beti eskertuko jotzat hire blogai (eta, jakina, hiri) Satrapiren Persepolis ezagutarazi izena... mamnunam

dabilenharria
dabilenharria dio:
2009/12/31 18:26

mila esker zuri urte hauetako lanarengatik, eta zorionekoak guk komikiei buruz euskaraz irakurri eta idazteko aukera eman diguzulako; zaletuon artean iritziak trukatzeko txoko politta sortu duzu. Ah, eta gainera informatikari buruz ere gauza berriak dakizkigu zuri esker!

Jozulin
Jozulin dio:
2009/12/17 12:48

Beste horrenbeste gehiago ere aguantauko dogu, ezta? Ekin eta zorrionak!

juankarh
juankarh dio:
2009/12/18 11:52

horixe, bejondeiala, motel!

e-gor
e-gor dio:
2009/12/18 11:24

Eskerrik asko denoi, eta bereziki zuri, Patxitrapero, irudiarengatik! Kristoren ilusioa egin dit! Ni, Watchmen-eko Dr. Manhattan bihurtuta!

Artikuluaren irudi gisa jarri dut, ez badizu axola. Idaztean saiatu nintzen duela bost urteko blogaren irudi bat aurkitzen, baina badirudi archive.org-ek ez duela eibar.org indexatzen, eta artikulua soso samarra gelditu zitzaidan irudirik gabe... Orain bai, askoz hobeto dago, mila esker!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2009/12/18 13:20

Neuk be eskertu behar deutsut hainbat komiki ezagutu eta mundutxo horretan sartu izana, "Watchmen" neure faboritoen zerrendan sartu ez dodan arren ;)

  1. mila esker atea zabaldu izatearren!

Hurrengo astea arte?

Patxitrapero
Patxitrapero dio:
2009/12/18 01:41

Zorionak Igor, edonola ere, aizu, aldizkari bat aipatzea ahaztu zaizu ;-)

asier
asier dio:
2009/12/16 10:59
  1. urtetxo!, honezkero koskortzen hasitta. Laster komunixua. Zorionak!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10