Blogak
Negozio berriak Eibarren
2009/11/09Pasa den asteko albiste batekin nator. Herrian gehien irakurtzen den egunkarian honelako eskutitza irakurtzeko aukera izan dugu.
Euskal Biblioteka
2009/11/09Torrealdaik Euskaltzaindiaren sarrera-hitzaldian EUSKAL BIBLIOTEKA aldarrikatu zuen joan zen larunbatean. Espero dugu Joan Mariren bultzada lagungarri izatea Euskal Biblioteka ahalik eta azkarren sortzeko.
Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen
2009/11/09Arimen egunaren berri entzuteaz zenbaiti harridura gehien eragiten dion gauzetako bat hemen ere kalabazak hustutzen zirela da. Gaia atera denean testigantzak agertzen hasi zaizkit eta Euskal Herriko "Halloween" tradizionalari buruz agertzen ari zaizkidan testingantza horiek blogean bertan jasotzea komeni dela pentsatu dut. Horra:
XVII-XVIII gizaldietako euskarazko koplak Eibarren
2009/11/09Aste honetan berri onak heldu dira Eibarko udal artxibotik. Batto: artxibo berria inauguratu da. Biga: Bergarako udaletxean "bahituta" zegoen material historikoa berreskuratu da. Hirur: material horren artean XVII eta XVIII gizaldietako euskarazko kopla zaharrak agertu dira. Ez da gutxi!
Beste gu
2009/11/08Alakrana ontzian bahituta daudenak, etxera. Ados. Baina komeni da ere ur haietan gertatzen ari dena beste begi batzuekin begiratzea.
Altsasua - Sagar bila
2009/11/08Otadiako ermittako Santo Kristua, eta bertara hilda eruandako umian arteko jokua.
Andres Urrutiak eta Xabier Agirrek dute hitza
2009/11/07Hiru urte t’erdi joan dira 2006ko ekainean Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako ostraken (zeramika pusketa idatziak) berri jendaurrean eman zenetik hona. Baina Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek aurkitu zituzten ustezko III. eta IV. mendeetako jeroglifiko egiptoarrak, kristau-ikurrak eta euskarazko testuak erabat gezurtatu zituzten geroxeago Joaquin Gorrotxategik, Joseba Lakarrak eta bestek. Eztabaida ofiziala erabat ahitu zen, iazko azaroaren 19an, aztarrenon iruzurra frogatzen omen zuen aditu-batzordearen txostena Arabako Foru Aldundiak bere egin zuenean.
José Luis Sampedro
2009/11/07Krisiari buruz hitz egin zuen Sampedrok chez Calleja. Zortzi minutu pasatxoko bideoa.
Piraten itzulera
2009/11/06Piratak trantsizio-garaietan suspertu ohi dira, zehaztasunik gabeko aroetan. Une honetan, esaterako, VII. mendean Mediterraneoan edo XVII.ean Atlantikoan legez. Piratak birusak edo parasitoak bezalakoak dira, onartu nahi ez duten sistemaren kontura bizi dira, beti ere merkantzien bidegurutzetatik hurbil eta erabaki politikoak hartzen diren aginte-guneetatik urruti. Lurra "itsasotzen" ari da, urtzen, eta nekez egin dakioke gero aurre jakineko lurralde zehatzik ez duen pirateriari.
Azkue, anbizio handiko fundazio
2009/11/05Bilboko Euskaldunan sekula bertan elkarrekin bildubako jende-mota batu zen atzo: gaztea, euskalduna eta teknologia berrien erabiltzailea. Ez diot bakoitza bere aldetik Euskalduna jauregira inoiz joan ez direnik, ezta hirurak elkarrekin sektore arraroa osatzen dutenik ere. Ez, esaten dudan bakarra zera da, hiru horiek elkarrekin eta Euskaldunan… behar bada estreinako. Meritua inori leporatzekotan, Azkue Fundazioari.
