Makro eta mikro haitzuluak (danak polittak)
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Cantabriako mendixak Espainia guztiko koba dentsidade haundiña konzentratzen dabe. Hain da eze, bertako espeleologuak ezin izaten daben dana ikertu eta nazionalidade desbardiñetako lagunekin expediziñuak osatzen dabezen paradisu espeleologiko hartako exploraziñuan pizkaka sakontzeko.
Hala gertatu da aste honetan frantziar eta euskaldunen artian. Juan dan urteko biharrari jarraipena emonda, Albertvilleko eta Bizkaiko espeleologuak "La Gándara" sistemia arakatzen segidu dogu. 100 kilometrotik gorako laberinto honetan, hamaika ordu ta erdiko trabesixia egittia suertau jaku oinguan ("Le Delator"; "La Grand Galerie"; "Galerie des Anesthésistes"; "Rio Viscoso"; "Galerie des Anémones") eskalada bat egin eta hurrengo expediziñorako vivac baterako hornidurak eruan ahal izateko.
Aste amaieran, ostera, ADES-en falta ezin dan ekittaldixa burutu dogu: Aulestiako Lezate haitzulo zoragarrira urteeria, antxiñako eta oingo espeleologuak alkartzeko atxeki parebakua.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.espeleologia.info/