Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Uralde kalera, Luzarraga barrura

Uralde kalera, Luzarraga barrura

Mikel Iturria 2010/01/06 22:10
Besteak beste, bi euskal herritar atxilotu dituzte azken egun hauetan munduan zehar. Uralde, ekologista, kalera. Luzarraga, anarkista, barrura.

Juantxo Lopez Uralde gaur bertan askatu dute, espetxean 20 egun egin ondoren. Greenpeace erakundeko aktibista eta buruzagia abenduaren 17tik egon da kartzelan Danimarkan barregarri uzteagatik klima aldaketaren aurkako goi bilerako segurtasun neurriak. Berarekin batera beste bi lagun utzi dituzte libre. Aske dira baina ez erabat: akusaziopean baitaude. Ez da komeni ahaztea Kopenhague-ko goi bileraren bueltan makina bat lagun atxilotu zituztela.

Asel Luzarraga idazle eta musikari euskaldunarenak, berriz, gero eta muntaia kutsu handiagoa du. Nahiz tipo hau ez ezagutu eta Ozeano Atlantikoaren beste aldetik begira egon. Berrian irakurri dugunez, espetxera bidali dute Asel behin-behinean.

Zuzeun, berriz, Euskal PEN Kluba idazle elkartea aipatzen dute informazio iturri eta diote "Aselen atxiloketak nazioartean izan duen oihartzuna gerarazi nahi dutela horrela. Denbora hartu nahi dutela auzia epel dadin. Hiru hilabeteko epea eman dute ikerketak buru ditzaten eta bitartean preso edukiko dute Luzarraga".

Euskal PEN klubak ere adierazi zuen astelehenean atxiloketaren arrazoia: "Luzarragaren aurka jarritako kereilaren helburua, hark maputxeen alde egiten duen lana etetea da, deserosoa baita lan hori Txilerentzat".

Uralderen presio taldea indartsuagoa da, baina Luzarragarenak ere lortu behar luke hau askatzeko helburua.

Hamlet-ena gogoan, kirats usaia dator Danimarkatik, baina baita Txiletik ere. Ez ahaztu.

iturri
iturri dio:
2010/01/08 00:02

Are gehiago, Kritiko jauna: Espainiako Gobernuak hariak mugitu omen ditu Danimarkako agintarien aurrean Uralde askatzeko.

Berdin jokatu al dute hemengo agintariek Luzarraga kasuan?

Kritikoa
Kritikoa dio:
2010/01/07 21:23

Lehenengo: Lopez (de?) Uralde horri nire estimu guztia.

Bigarrena: Atzo edo, bere kasuari buruz ETB2k eta Quatrok emandako informazioa ikusi (txiripaz) eta gustiz neurriz kanpokua emon zestan. Lehenengo notizia, tarte zabaltxua... Hau Lopez (de?) Uralde hau aktibista guay-txatxi-babesgarri ei da, eta batere baina batere zerikusirik beste aktibista batzuei ematen dien tratuarekin. Baina gizon hau espainol txintxo moduan portatzen da, Espainiako izaera mononazionala ez du ikutzen, arazoak kanpoan sortzen ditu, eta ez Espainian bertan halako bilera bat egin izan denean...

Gizon horrek bere alde nauka; bere berria emon daben komunikabideak, hain baina hain diferente jokatzen dutenez kasuen arabera, nire mespretxua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter