Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Edith Piaf eta Manowarren arteko lotura sotila

2009/12/08

Theo Sarapo eta Edith Piafen historixa ederrakin ikasi dogu, batzutan, itxurak eta egixa ez datozela bat. Tonika bardiñakin segitziarren, Manowar eta Gigatron taldien bertsiño intimistak entzun doguz, "Carry on" eta "Caballón" izenekuak. Josu Waliñon ipoiña etorri da gero: Idazlea. Eta Juan Lonbide bergararra agertu jaku barriro azkenian, antxiñan abarien poderia zelakua zan azaltzen.

Edith Piaf eta Manowarren arteko lotura sotila - Gehiago irakurri

"Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara" (Azpiazu, 2009)

2009/12/08

Atzo postariak sekulako oparia ekarri zidan etxera: Aitor Azpiazu ormaiztegiarrak idatzitako eta Legazpiko Burdinola Elkarteak argitaratutako lan bikaina: "Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara". Azpitituluak ondo adierazten duen moduan, Brinkolan jasotako lexikoa eta etnografia gaiak biltzen ditu.

"Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara" (Azpiazu, 2009) - Gehiago irakurri

Liburuak merketu egin dira azken berrogei urteotan

2009/12/08

Euskararen Eguna ospatzeko, Loiolan irakurri zuen Lopez lehendakariak “El impossible vencido” (Larramendi, 1729) gramatikaren hainbat lerro. Honelako liburuak erakundeen museo eta biblioteketan baino ez dira gaur egun aurkitzen baina, orain berrogei bat urte, hainbat liburudendatan egon ohi ziren salgai. Neuk erosi nuen 1969an Larramendiren gramatika Donostiako Manterolanean. 5.500,- pta. (33 €) ordaindu nuen.

Liburuak merketu egin dira azken berrogei urteotan - Gehiago irakurri

Duintasuna eta askatasuna: Saharauien eskubideak dira.

2009/12/08

Espainako Gobernuak ibiltzen da gora eta behera bazterrak nahasten asuntu honetan: bete ditzala bere betebeharrak eta akabo!!!!!!!!!!!!!!, eta bere partez Maroccoko Gobernuak ez ditu betetzen bereak eta inork ez dio ezerrez!!!!!!!!!!!!!!!. ONUren erabakiak ez ditu betetzen eta ez da ezer pasatzen!!!!!!!!!!!!! Eta beste munduko gobernu demokratikoak (?) non daude? Non dago ONU? Non EEBB? Non Frantzia? Non Europa osoa? Eta giza eskubideak ez dira denontzat ala?

Duintasuna eta askatasuna: Saharauien eskubideak dira. - Gehiago irakurri

Lisboa 4: Jeronimoen monasterioa

2009/12/07

Lisboa historikoa ikusten segitzen dugula oraingoan Jeronimoen monasterioan geldituko gara, honetan ere fotografiek ez diote merezi duen errespetua ematen.

Lisboa 4: Jeronimoen monasterioa - Gehiago irakurri

Errenazentista bat gutxiago

2009/12/07

Luis Mari Bandresek ez zituen inondik ere Gipuzkoako euskal intelektual peto-petoak erakutsi ohi dituen baldintzak betetzen. Txistua jotzetik heldu zen euskara ikastera, zientziatik euskal letretara, ironiatik konpromisora eta alderdi-jardueratik politikagintzara.

Errenazentista bat gutxiago - Gehiago irakurri

Egunkaria libre!

2009/12/07

Atzo bete ziren 19 urte, Euskaldunon Egunkaria sortu zela, abenduaren 6 batean jaio baitzen. Batean eta bestean egiten ari diren elkarretaratzeen asmo berarekin, Egunkaria auzia salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko ekimena abian da dagoeneko Interneten ere, Egunkaria libre! lau haizetara zabaldu nahian, bannerrak erakutsiz.

Egunkaria libre! - Gehiago irakurri

Espeleoirudixak eta dardaria belaunetan

2009/12/06

Zazpileiza, Ondaro eta Iturtzeko kobetan (Busturialdea eta Aulestia)

Espeleoirudixak eta dardaria belaunetan - Gehiago irakurri