Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Cherchez la femme

2009/11/22

Mugimendu handi samarreko liburudendetan begi-bistan dago Helmut Newton argazkilari ospetsuaren SUMO bildumaren bigarren argitalpena. Etzanda gorde beharreko liburu-puskak 464 orrialde (26,7 X 37,4) ditu eta 100 eurotan dago salgai.

Cherchez la femme - Gehiago irakurri

Otermin, Amezketako artzain kinesikoa

2009/11/21

Hirurogeiren bat lagunek agur esan genion atzo Jose Mari Otermin adiskideari. Ez, ez zen bere hiletarik izan, erretiro-eguna baizik. 27 urte ETBren programa-zuzendaritzan jardun ondoren, Jose Mari Amezketara itzuliko da Fernandoren aztarren bila. Jose Marirekin amaitzen da, Euskal Telebistan, 1970eko hamarkadan euskal komunikabideak erakundetzeari ekin zitzaion belaunaldia.

Otermin, Amezketako artzain kinesikoa - Gehiago irakurri

Jose Ignacio Munilla dator

2009/11/21

Sustatun gaur argitaratutako artikulua. Eskuin muturreko gotzaina izango du Gipuzkoak.

Jose Ignacio Munilla dator - Gehiago irakurri

Jozulain Zapirín

2009/11/20

Miles Davisen aman kontua hartu detsagu Jozulinei; eta Markosi, autoritate eskasana. Onddoan ipoiña hartu detsagu Waliñori. Hori danori, azpittik Mike Oldfield eta Marc Bolan genkala. Bertsiñuen jokuan, Belfast kantuan historixa xelebria ezagutu dogu (Boney M / Mago de Oz). Ahotsak.com-etik, emakumiak eta gizonezkuak baserriko lanetan zelan jarduten zeben kontau deskue Antonio Eizagirre eta Pakita Uria zauztarrak.

Jozulain Zapirín - Gehiago irakurri

Azoreetako antizikloiari aurre egiteko

2009/11/20

Burubelarri energia berriztagarrien alde eta sutsu ziklo konbinatuen aurka aritu ohi direnen aurrean badira beste hainbat argindarra ekoizteko energi-mota bi horiek kontrajarriak ezezik osagarriak direla defenditzen dutenak. Are gehiago, azken hauei aukera eman zaien bakoitzean beti esan izan dute energia eolikoaren sustatzailerik onena ziklo konbinatua bera dela.

Azoreetako antizikloiari aurre egiteko - Gehiago irakurri

Jaume da nire izena, ez Jaime

2009/11/20

Urriaren 16an Masnouko jatetxe batean gertatutakoa, zer esana ematen ari da Katalunian.

Jaume da nire izena, ez Jaime - Gehiago irakurri

Nork bere izena Google-n sartzeaz

2009/11/19

Artikulu honetan Angel Errok bere poetika argitzen du -ahalegintzen da-, sekretua, edertasuna, ironia eta simulakroa bezalako kontzeptuen bitartez. Aurtengo EHUko uda ikastaroetan emandako hitzaldi batean irakurri zuen.

Nork bere izena Google-n sartzeaz - Gehiago irakurri

Más jamón y menos pan

2009/11/18

“Pernil gehiago eta ogi gutxiago”. Hauxe da, labur-laburbilduz, Vocento taldeak kioskoetan eskaini nahi izango duena azaroaren 27tik aurrera. Datorren asteko ostegunetik ostiralera bitarteko gauean, espainiar merkatuan tokian tokian nagusi diren hamabi egunkarik aldi berean aldatuko dituzte euren erak eta moldeak, zentzuak eta taxuak, itxurak eta funtsak, asmoak eta helburuak. Ez omen da diseinu-aldaketa hutsa izango, hurrengo hamarkadetako erronkari erantzuteko bezainbateko iraulketa sakona baizik. Hil ala bizikoa.

Más jamón y menos pan - Gehiago irakurri