“Euskalherriaren erakusgarria”
Orduko eta oraingo egoeren artean bada gero alderik. Batetik, duela bost urte estreinako onartu zuen Athletic-ek iragarkirik bere elastikoan eta oraingoan, ostera, denboraldi bi daramatza Petronorren leloarekin. Eta, jakina, estreinako zelako edo (eta krisialdirik ez), Eusko Jaurlaritzak orain baino hiruzpalau bider gehiago ordaindu behar izan zuen. Bestetik, orduan Lehendakariordetzak ordaindu zuen, Athletic-en finantzen lagungarri, eta oraingoan, berriz, Turismo Sailak beronen europar kanpainiaren ildotik
Paradoxa bada ere, 2005ko Lehendakariordetzaren irizpide politikoak eta oraingo Jaurlaritzaren Turismo Sailaren arrazoi komertzialak bat etorri dira Euskadi leloa hautatzerakoan. 2005eko Turismo Sailak Pays Basque izena (Euskaltel, kasu) erabili ohi zuen Europan zehar, Euskadi hitza politikoegia zein ezezagunegia zelakoan turismo-sektorearen baitan. Eta, mutu geratu zen arren, orduko Turismo Sailari ez zitzaion askorik gustatu Lehendakariordetzak bere kautan hartutako erabaki hura. Bost urte geroago, aldiz…
Inori gustatzen ez bide zaiona, ostera, zera da: Saboréala leloa. Zail da gero horrelako "claim" edo aldarria erabakitzerakoan bete-betean asmatzea baina, egia ere bada, genero-kontuetan murgiltzeak arriskuak gehitu ohi dituela. Zer ote dastatu edo gozatu beharreko hori? Lurra? Nazioa? Aberria? Komunitatea? Gaztelaniaz, behintzat, Herria ezin izan. Asturias printzerriak honelatsu konpondu zuen arazoa 2006an: Asturias. Esta es tu casa. Saboréala.
Rosa Diezek euskal turismoa armairutik atera zuen, Josu Jon Imazek industria-sektoretzat egituratu eta suspertu, eta Ana Agirrek nazioarteko bisitarien helbidetzat eta xedetzat sustatu. Hemendik aurrerakoak geroak esango ditu. Bitartean...
Athletic, gorri ta zuria, danontzat zara zu geuria.
Herritik sortu zinalako, maite zaitu herriak.
Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian, Euskalherriaren erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok, irrintzi alaia: Athletic, Athletic, zu zara nagusia!
Fernado García Macua, Athletic-en presidentea, erabaki ezinik edo
2005eko Athletic europarra
Horrelakoak idazten dituakenian benetan oso gustoak egiten zaizkit hire itxatxiak. Egia aitortzeko sekulako informazio iturriak dituk.