Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Nere umiak ez daki erderaz (eta ni harro)

Nere umiak ez daki erderaz (eta ni harro)

Oier Gorosabel 2010/02/13 00:20
Gogoratu daigun, gure gurasuak (aittitta amamak, gaztienen kasuan) oso txarto pasau zebela umetan erderaz ez jakitziangaittik. Benetako lotsia. Eta, hain zuzen be, horixe izan zan arrazoia euretako batzu, erderaz ikasi besain laster, euskeria betiko baztartzeko, umetako trauma ha ahaztu nahixan.

http://4.bp.blogspot.com/_13c6nJ0lRd4/SRxqFj-LwFI/AAAAAAAAAN4/S0wTn7OG_70/s400/asno.jpg

 

"Nere umiak ez daki erderaz". Behin baiño gehixago topau dot hau harrotasunez diñuan jentia. Asmo onez dabizelako (euskerian alde, euren ustez) eta askotan estimatzen doten pertsonak dirazelako, ia modu onian azaldu neikian zergaittik dan okerra hau jarreriau, eta gehixago esanda, kontraproduzentia.

 

Gogoratu daigun, gure gurasuak (aittitta amamak, gaztienen kasuan) oso txarto pasau zebela umetan erderaz ez jakitziangaittik. Benetako lotsia. Eta, hain zuzen be, horixe izan zan arrazoia euretako batzu, erderaz ikasi besain laster, euskeria betiko baztartzeko, umetako trauma ha ahaztu nahixan.

 

Gero egoeria aldatu egin zan jakiña: errepresiñua eta asfisixia etorri zan, eta allegau zan momentu bat umiak hazi ahala, berez-berez hartzen zebela erderia kalian. Eibarri buruz nabil, jakiña, baiña beste hainbeste lekutan be hala gertatu da. Entzun Pier Pol Berzaitz xiberotarra Radiokultura irratixan.

 

Salbuespena zan euskeria entzutzia eta, zeozelan, egoera harek ekarriko zeban –kontizu- behin baiño gehixagotan ikusi izan doten jarrera hori: norbere umia erresistentzia ikur bihurtzia, bere erdera-jakiñeza euskerian aldeko simbolo legez erakustia. ¡Eta zelako barreguria umiak erderazko berbak esaten asmatzen dabenian, euskerazko azento gogorrakin! Sua gasoliñiakin emetatzen dalakuan.

 

Ez. Umiangan euskerazko zaletasuna ixotzia nahi badogu, anputaziñua ez da modurik onena. Erderia be aberastasuna da, eta haren jakiñezaz harrotzia astokeri haundixa. Gogoratu euskeria ahaztu nahi izandako aittitta-amama guztiak.

etiketak: berbologia, umeologia
Munduzalea
Munduzalea dio:
2010/02/15 20:41

Puntuak: 1. Hego Euskal Herriko umeek, nahi eta nahi ez, espainola ikasiko dute. Hori ez dago gurasoen nahien arabera. 2. Hego Euskal Herriko euskaldun askok gaztelania ikastea "ondo" ikusten dugun modu berean, iparraldeko gehienei bost ardura die, ez badute ikasten ez ei dute ezer galtzen. 3. Belgikan flamenkoak hizkuntza arazoa mahai gainean jarri zutenean, valonak (frankofonoak) ez ziren asko larritu, azken batean frankofonoak ez zekiten neerlanderaz eta valonak (neerlanderadunak) bazekiten frantsesez. Denak zekiten frantsesez, neerlanderaz bakarrik flamenkoak. Urteak pasata valonek (frantsesek) segitzen dute neerlanderaz jakin gabe, eta orain trukean, valonek ERE ez dakite frantsesez, paso egin diote frantsesari. 4. Espainol gehienak ez dakite tutik ere ez katalanez, ez euskaraz, ez galegoz. Euren komunikabideetan hizkuntza horietaz ez da ezer-ezer agertzen, inglesa baino arraroagoa zaie. Horregatik euskaldun eta katalan askok bihotzez behintzat paso egiten diote espainolari. Eta bihotzak agintzen du gero zer pausu eman, beharbada flamenkoen moduan, edo iparraldeko euskaldunen moduan.

oier g
oier g dio:
2010/02/15 16:34

Inglesa edo txinua ikastera bialtzen doguzen modura bialduko najeukek ni erderaz ikastera: naturaltasunez. Hau dok, larrittasunik barik.

Eta, duda barik, umiari sufrimentua guztiak ekiditzeko joera horren justu kontrakua nok ni (umiak ostiak HARTU egin bihar jittuek -errealak nahiz figuratibuak- bizitzen ikasteko). Ez, nere gogoetia ez joian umian sufrimentutik, hizkuntzian mesediangaittik baiño.

Hire azken galderia inportantia dok. Eze, halako situaziñuei asertiboki aurre egitten ikasi biharra juagu. Ia: boteprontuan, erantzun hau botako najeukek: "No, si saber sí que sabe. Lo único es que le falta aprender la otra lengua oficial. Igual que a Usted".

Inaxio Usarralde
Inaxio Usarralde dio:
2010/02/15 14:11

Ez naiz neu izango gure umeek erdaraz ez dakitelako poztuko naizena. Zuk diozun modura erdara(k) ere aberastasuna d(ir)a. Halere, zeure burutazioak beste honetara ekarri nau ni, honelakoak ere entzun baititut nire inguruan. Hau da, haur hezkuntza pasa eta lehen hezkuntzan gaztelaniarekin hasten direnean zenbat guraso larritzen da bere umea gaztelaniaz ez delako moldatzen, eta akademian gaztelania ikastera joateko ia prest agertzen da? Ez dut uste larridura hori ona denik. Eta horretan, gaztelania maila eskatzerakoan, irakasleek jartzen duten esijentzia maila altu samarra delakoan nago, irakasleak eurak ere larritasun hori transmititzen laguntzen dutelakoan nago. Niri iruditzen zait gaztelania jakin gabe ez dela inor geldituko; gehienera ere apur bat gehixeago kostako zaio baina ikasi, ikasiko du zalantzarik gabe. Geure umeek ez dakiten gauza bakoitzarekin akademiara bidaltzen hasi behar badugu nora iritsi behar dugu? Hau da, geure umeak sufritu gabe bizitzen ikusi nahi al ditugu? Bestetik, bada beste kontu bat oso esanguratsua begitantzen zaidana: gaztelaniaz ez jakitea hitz egiten ez jakitearekin lotzen denean. Esaterako, pediatrarengana joan eta hura azalpenak gaztelaniaz ematen hasita zeuk ez diola tutik ere ulertuko ohartarazten duzunean "ah, ¿qué pasa, que no sabe hablar?" Zer erantzungo zenioke asertiboki, gaur egungo termino bat erabiliz?

patxi lurra
patxi lurra dio:
2010/02/15 23:59

Gero hor deukogu euskaldun elebakarren mitoa, baserri galduetan oraindino bizi ei diranak-eta. Neuri erromantikoa begitantzen jat, aitortzen dot, eta erresistentziaren puntu hori ikusten dot neuk be bai. Geure ia 4 urteko semea Bilbon bizi da, geu legez, eta gazteleraz oso modu bitxian berba egiten dau, oso berba gitxi badaki momentuz. Eta neuri miresgarria begitantzen jat, eta ez ona dala pentsatzen dodalako, neuk be gaztelera, eta frantsesa, ingelesa,... aberasgarriak dirala sinesten dot, eta abantaila itzela etorkizunean munduan ibiltzeko, eta egunerokoan geure Baskistan honetan bizitzeko. Miresgarria begitantzen jat geure Pellotxorentzat euskarazko estimuloak gaztelerazkoak baino indartsuagoak izatea, non eta Botxon! Asto puntu bat deukodala beraz onartzen dot, baina asto handiagoak iruditzen jat hainbat gazteleradun elebakar, hainbat pediatra, hainbat dendari, ...

Fijatu zarie zein jente gitxi gai dan lau urteko umeei esaten deutsegun txorakeriak euskaraz esateko? "Nola duzu izena?", "zenbat urte daukazu?", eta abar? Horretarako ez da EGArik behar, ezta Hizkuntza Profilik be, baina batzuendako ezinezkoa da. Lau hizkiz osatutako berba hori legez (A-g-u-r), batzuek mingainean edo hortzetan edo ziur aski burmuinean arazoren bat eduki behar dabe "Agur" ahozkatu ezin izateko...

asier
asier dio:
2010/02/16 12:23

Ez dakit, ba. Ni ez nago harro, baina ez dot uste txarra danik seme-alabak elebakarrak izatia. Euskaldun guztiok ikasiko dogu erderia, ez euki bildurrik. Bittartian, zenbat eta gehixago indartu gure euskeria, zenbat eta gehixago barneratu gure berbetia, ba, hobeto. Eta urte batzuetan elebakarra izatiak horretan lagundu leikiala uste dot: ume horren ingurua euskaldunagua izango da, ume horrek euskeraz eitteko dakazen mekanismuak eta tresnak sendotu egingo dira (eta ez dira erderian mende egongo), euskaldun izatian kontzientzia piztu leike...

Ez dakat dudarik beste 1000 faktore be badarela, eta euskaldun izatia beste gauza bat dala, baina ez dot uste umia elebakarra izatia txarra danik. Ez detsala kalterik eitten ez umiari, ez beran garapen pertsonalari, ez linguistikuari, ez erderian gaiñian dakan iritzixari, ez ezer.

Garbi euki bihar dogu ez dagola egoera elebidunik, diglosikuak baizik. Eta beti pentsau izan dot euskeriak beran lurralde elebakarrak bihar dittuala: herri elebakarrak, egoera elebakarra, gizatalde elebakarrak,... eta euskaldun elebakarrak. Nagusittan ez gara elebakarrak izango; umetan 3-4 urtian elebakar izatia ez da txarra.

Eta ez, ez nago harro. Kontrakua irudittu arren :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024