Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Diegok Mari-Migel jo ote zuen ala ez

Diegok Mari-Migel jo ote zuen ala ez

Amatiño 2010/02/12 00:06
Trentoko Kontziliorarte (1563) Nafarroan ohikoa bezain legezkoa omen zen ezkontza zibila. Elkarri eskua eman, elkarri fedea agindu eta kitto: “Nic Diego de Zufia ematen drauzut neure fedea zuri María Miguel ez verçe emazteric egiteco”. Eta, ondoren, Mari-Migelek: “Alaver nic Mari-Miguel ematen drauzut zuri Diego neure fedea ene senarçat eta ez verçe senarric egitecoz zu bayci". Ezin esan gero formula polita ez zenik.

Honen berri ematen du gaur Jose Mari Esparzak Nafarroako Diario de Noticias egunkarian. Jimeno Jurio historialariak Nafarroako Foruan aurkitutako agiriak omen dira, Juslapeñako Beorburun (1536), Valdizarbeko Utergan (1547), Aoizen (1551), Zufian (1552) eta Galarko Esparzan (1557) gertatuak, besteak beste.

Bestelako formularik ere bazen, hika gainera, elkarri leialtasuna aginduz: Martín y Joanna arçenaut neure alaroçaát / eta hic arnaçan yre esposoçat / eta prometaçen dinat ez vede emazteric eguiteco y baycen viçi nayçen artean / eta guardaçeco lealtadea / ala fede, ala fede, la fede. Eta neskak, berriz: Nic Juana y Martín arçenaut eure sposoçat / eta hic arnaçan yre esposoçat / eta prometaçen diat ez vede senarric eguiteco y baycen viçi nayçen artean / eta guardaçeco lealtadea / ala fede, ala fede, la fede.

Aurrenengo kasuari bagagozkio, zenbait urte geroago Diego ezkondu izanaz damutu egin omen zen eta, ezkontza baliogabetu gurarik edo,  honako  baldintza hau tarteko ezkondu zela gogorarazi zuen aitzakia gisa: nic ematen drauzut neure fedea valdin Yo baneça aren senar içateco. Honez gero inork ez du jakingo Diegok Mari-Migel “yo” ote zuen ala ez, baina nafar epaitegiak ez zuen nonbait batere zalantzarik izan, ez baitzuen  ezkontzarik deuseztatu.

Esan gabe doa,epaileek erabaki beharrekoa ez zela Diegok Mari-Migel erasan ote zuen, elkarrekin larrutan egin ote zuten baino. Behin, gutxienez.

amor3

Mari-Migel eta Diego, honek damuarena aitortu aurretik

Juan Luis Fernández Gutiérrez
Juan Luis Fernández Gutiérrez dio:
2010/02/22 16:36

Anitz interesagarria izandu da kontatu duzun hau guzia, Amatiño. Mila esker berori argitara eman izanagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: