Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

HTML 5: estandarrak behar zuen eguneraketa

2010/04/07

HTML (HyperText Markup Language edo Hipertestua Markatzeko Lengoaia) da webeko edukiek izan behar duten formatua definitzen duen estandarra. Sir Tim Berners-Lee jaunak sortu zuen 1991n, eta azken bertsioa, 4.01 zenbakiduna, 1999an atera zen, orduko Internetaren ezaugarriei egokituta. Baina bertsio hura ez dago prestatuta gaur egungo webaren ezaugarri ugaritarako. HTML 5 gabezia horiek konpontzera dator.

HTML 5: estandarrak behar zuen eguneraketa - Gehiago irakurri

Praia de Carnota

2010/04/07

Mendi magnetikuan pian, nahitta galtzeko moduko lekua, egualdi txarra eta ordu elastikuak, granitozko garai luzia, ziklopien harrixak aretzan, bakardadia hasi zaneko momentua, hortzmugara begiratu eta burua hustu zanekua.

Praia de Carnota - Gehiago irakurri

Apunte labur bat "Ojos que no ven" nobelari buruz

2010/04/07

Leitu berri dut J.Á. González Sainz (Soria, 1956) idazle eta itzultzailearen azken nobela, "Ojos que no ven" (Anagrama, 2010). Irakurketa bakarra egin dut, orrialde bat edo besteren ertza tolestu, baina askoz ere gehiago ez, beraz, ezin hau liburuaren kritikatzat hartu, baizik eta irakurketa hurbilak eragindako (nolabaiteko) urgentziazko gogoeta batzuen gisa, gehien jota.

Apunte labur bat "Ojos que no ven" nobelari buruz - Gehiago irakurri

Erykah Badu-ren bideoa

2010/04/07

JFK presidenteak hil aurretik eginiko azken metroak egin ditu bideo batean abeslariak. Striptease eta guzti.

Erykah Badu-ren bideoa - Gehiago irakurri

Nafarroako I. komiki-azoka

2010/04/06

Iruñean izango da apirilaren 8tik 11ra, ekitaldi eta gonbidatu ugarirekin

Nafarroako I. komiki-azoka - Gehiago irakurri

Kazetari guztiak ez dira eskola berekoak

2010/04/06

Nik neuk ez dakit baina, segurutik, oso garrantzitsua da eskola-curriculuma heziketa egokia bideratzeko. Hala ere, “Historia de España” zein “Formación del Espiritu Nacional” ikasten eta, besoa jasotzearekin batera, “Cara al sol” kantatzen euskaltzaletu eta abertzaletu ginenok nekez ulertu dezakegu ñabardura horien garrantzia. Susmoa susmo, nago, ordea, aurreko asteburuan Ogeta pilotalekuan jokatutako finala hainbat curriculum landu baino emankorrago ez ote zen izan.

Kazetari guztiak ez dira eskola berekoak - Gehiago irakurri

El paradigma de la provisionalidad permanente

2010/04/06

Después dos años de una escombrera infame, ahora nos dicen que el parking será provisional (¿hay algún proyecto definido, financiación y plazos de ejecución para el solar de Errebal?) y, por lo tanto, no se va a asfaltar.

El paradigma de la provisionalidad permanente - Gehiago irakurri

Ekonomiaren bainak eta lekak

2010/04/05

Madrilgo Diputatu Kongresoan Elkarte Anonimoen Legea aldatzeko arriskurik ez omen da bihar falta izango. “Arrisku” hitza ez da inondik ere objektiboa baina hori da, zehatz mehatz, ñabardura batez edo bestez, euskal prentsa guztiak oro har erabiltzen diharduen zentzua. Diotenez, lege-aldaketak erakarri omen dezake Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait enpresa handiren egoitza lekuz aldatzeko zoria.

Ekonomiaren bainak eta lekak - Gehiago irakurri

Romeo eta Julieta

2010/04/05

Ez dakit oraindik ere bizi ote diren, badaezpada ez ditut izen-abizenez aipatuko, baina 1970 urte inguruan bazen Eibarren senar-emazte bikotea beti elkarrekin paseatzen zuena. Garai hartan pasieran ibiltzea ez zen batere ohitura arrunta. Eta senar-emazteak elkarrekin abiatzea… zer esanik ez. Romeo eta Julieta esaten genien.

Romeo eta Julieta - Gehiago irakurri