Primeran
Goizeko 11:00etan geratuta geunden atzo... baina ni berandu iritsi nintzen. Alde Zaharrean bueltaren bat eman eta trago batzuk hartu ondoren, Amarako jatetxe batean bazkaldu genuen.
Bazkaldu ondoren, Anoeta Estadiora hurbildu ginen. Eta hor bizi (ge)nuen lehen emozioa, taldearen autobusa gerturatu zenean. Munduko vuvuzela guztiak baino zarata handiagoa atera baikenuen zaleek.
Kosta zitzaidan 7. atera iristea hainbeste jende artean, baina garaiz nengoen nire eserlekuan. Partida hasi zen, azkenean. Eta ekipoa lotuta ikusi nuen lehen zatian. Eskerrak bigarrenean hobeto jarri zirela gauzak eta penalty bidez aurreratu ginela. Buenok bigarren gola sartu zenean, orduan dena salduta zegoen.
2010eko ekainak 13a Realaren historiako beste data bat. Egungo neska-mutiko errealzaleek taldeari lotuko zaizkio, gu 1981ean eta 1982an itsatsi ginen bezala.
Donostian hori gertatzen zenean, Kordoban Real Unionek kategoria galtzeko urrats handia eman zuen. Pena!
Arrazoia duzu, Patxi. Ezer gutxi gehitu dakioke komentario honi.
Une txar asko pasatu ditugu Realaren jarraitzaileok (1992 edo 1993tik naiz bazkide) eta orain gozatzea tokatzen da.
Datorren urtea ez da erraza izango eta ikusteko dago Anoetako "txistulari berriek" zer nolako eragina izango duten. Nahiago dut jende gutxiago, baina leiala.
Dena den, uste dut haur asko Realekoak egin direla urte honetan. Ea beraiek behintzat ohitura onak hartzen dituzten.