Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Marraskilo ederra

Marraskilo ederra

Asier Sarasua 2010/06/15 23:08
Domekan Azkoitti ingurura joan giñan patiñatzera eta hau potxoladiau topau genduan. Tira, ixa-ixa baitta patiñekin zapaldu be.

Azkoitti eta Azpeitti arteko bidegorrixan topau genduan gure laguna. Patiñen azpixan geldittu jakon Maddiri, "aitatxo, marraskillo bat!".

2010-06-13-marraskillua-003


Euskal Herrixa oso toki ona da molusko lurtarrak topatzeko eta aztertzeko. Oso leku aberatsa marraskillo kontuetan. Marraskillo, barraskilo, barakuilu, barakurkuilu eta baitta karakol kontuetan be.

Badira hainbat espezie ezagun (hainbat arrazoigaittik). Esate baterako, Helix aspersa, betiko marraskillua, gaztaiñerretan afaltzen doguna; edo Rumina decollata, marraskillo buztanbakua (oskola "apurtuta" dakala dirudi); edo Pomatias elegans, molusko lurtarren artian operkulua daukan bakarretakua; edo Cepea nemoralis eta bere taldekuak, bide baztar eta hesoletan dozenaka topatzen dogun marraskillo marraduna...

Baina Azkoittiko laguna ez neban ezagutzen. Neurriz haundixa. Gorputz baltz distiratsua, luzia. Oskol gorri-pinttua, zapala. Izakeraz, ausarta, antenak beti tente.

Ederra marraskillua!

2010-06-13-marraskillua-008

 

Pomatias elegans ?

Pomatia elegans

File:Rumina decollata 0106.JPG

Rumina decollata

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fa/Cepaea_nemoralis_pair_banded_shells.jpg/517px-Cepaea_nemoralis_pair_banded_shells.jpg

Cepea nemoralis

etiketak: natura, moluska
oier g
oier g dio:
2010/06/17 00:48

Ba, ni Valencian bizi izan nintzanian, han jaten ziran marraskilluak hórrek frantsesok ziran. Tomillo eta beste bedarrekin egindako saltsiaz, eta gusto zihero diferentiakin. Hango tabernetan be ipintzen dittuez.

Luistxo
Luistxo dio:
2010/06/16 16:32

Lelengua, Helix aspersa hori, euskalduna dan moduan, neuk esango nuke azkenenguari, Cepea nemoralis, txikittan, karakol frantsesa esaten gentzala.

asier
asier dio:
2010/06/16 23:47

Bai Luistxo, marraskillo frantsesak, jateko larregi balio ez dabenak (gure herrixan, behintzat). Toribio be jaso zeban beran hiztegixan eta uste dot Hiztegi etnografikuan be sartu genduala: http://www.eibarko-euskara.com/node/5195?ikuspegi=lerroka

Serafin
Serafin dio:
2010/06/16 13:00

Argazkiak, poolittak; baitta molusko lurtarron gaiñeko informaziñua be, batez be --kazuelakuez aparte-- horretaz ezer gitxi dakigunondako.

asier
asier dio:
2011/04/05 09:48

Beste blog batian, kasualidadez, gure marraskiluan trazia dakan beste bat topau dot. Elona quimperana izena ei daka gure lagunak. Erresemu Batuan eta Kantauri baztarrian bakarrik bizi ei da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz