Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nuklearrak eztabaida behar omen du

Nuklearrak eztabaida behar omen du

Amatiño 2010/06/12 23:41
Krisialdiak eta energia garestitzeak erakarri dute aspalditxodanik etorri zetorren galdera: nuklearra… bai ala ez? Behar bada galdera erretorikoa besterik ez da, egiazko eztabaidarik ez baita gure inguruan inondik ere sumatzen.

Ez da, egia esan, eztabaida erraza. Teoriaz samur-samurra da, inork ez baitu, aukeran, indar nuklearrik nahi, beste hainbat gauza nahi ez dugun bezalaxe. Baina, praktikaz, ez da horren erraza, energia behar-beharrezkoa dugunez gero, zein energia-motarik ez dugun nahi esatea bezain garrantzitsua baita zein mota nahi dugun eta, jakina, zein preziotan erabaki.

Suedian hamar zentral nuklear daude eta alboko Norvegian bat ere ez. Italiak zituen lauak itxi egin zituen eta aldameneko Suitza txikiak, ordea, bost ditu indarrean. Txekiak 6 ditu, Belgikak 7, Espainiak 8, Alemaniak 17, Erresuma Batuak 19 eta Frantziak 58. Nork du arrazoia?

Aurten Errusiak eta Indiak zentral nuklear berri bana jarri dute indarrean. Bizpahiru urte barru Finlandiak eta Frantziak beste bana bakoitzak. Lauzpabost urte geroago Txinak (hiru) eta Brasilek (1) beste horrenbeste eta gehiago egingo dute. Italiak, berriz, “alferrik galdutako denbora” berreskuratu nahi omen du eta hamar egiteari ekin. Lituaniak, Hungariak, Esloveniak, Poloniak… ez bide dute nuklearraren aukerarik galdu nahi.

Indar nuklearrak eztabaida sakona behar omen du. Behar bada bai, baina martxa honetan, eztabaidatzeari ekin orduko, zentral nuklearrak perretxikoak bailiren suspertuko zaizkigu han-hemenka.

Geroko gerotan utzi bai, eta gero… gerokoak.

                                         

                   Indar nuklearrak eztabaida behar omen du

ramon
ramon dio:
2010/06/13 23:55

Guri Harrisburg edo Chernobilleko afairak besterik ez digu begiak irekiko. Okerragoa gertatuz gero orduan zer?. Siberian isotzetan edo itsaso azpietan dauden zementuzko kontainerrak ondatzen direnean zer?. Orduan ez asuntoak erremodiorekin izanen , hori da.

Amatino
Amatino dio:
2010/06/14 00:44

Ea ulertu dudan. Esangura duzu zerrenda horretan Espainia aurretik daudenak direla begiak itxien dituztenak? Edo Harrisburgen zein Txernobylen gertatu zenaren berri ez dutela oraindik jakin?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: