Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Interneteko bilatzaileak, etengabeko eboluzioa

2010/07/02

Internet da gizadiak inoiz eskura izan duen ezagutza-bankurik handiena. Nahi dugun informazioa han aurkitzeko, beharrezkoak ditugu bilatzaileak, hala nola Google, Yahoo edo Bing. Hasieran hitzen bilaketa hutsa egiten zuten, baina gero eta aukera gehiago dituzte. Eta bilatzaile-mota berriak ere hasi dira agertzen.

Interneteko bilatzaileak, etengabeko eboluzioa - Gehiago irakurri

Ekain intentsua

2010/07/02

Bloga erdi abandonatuta, aste intentsuak....

Ekain intentsua - Gehiago irakurri

Gipuzkoako 1957ko mapa

2010/07/02

Gregorio Hombrados Oñatibia (Zarautz, 1902 – Tolosa, 1978) pintoreak 1944an argitara eman zuen bere lehen “Gipuzkoako mapa” eta 1957an, berriz, bigarren edizioa, zuzendua eta aberastua. Mapa hauek sekulako arrakasta izan zuten bere garaian, ez baitziren alferrik izan gerra osteko basamortuan hazitako bakarrenetako bitxiloreak.

Gipuzkoako 1957ko mapa - Gehiago irakurri

Denpora elastikua

2010/07/01

Oin dala urte pare bat gertatu jatan: bapatian konturatu nintzan aitta hil zanetik 18 urte mando pasau dirazela. Beste modu batera esanda: jaixo nintzanetik ordurarte, ordutik honako aiña denpora pasau dala. Eta irrealidade sentsaziñua haundixa izan zuan, eze, umetzarotik horrako denporiori eternua egin bajatan be, azken 18 urtiak hegaztaran pasau jatazak orraittiokan...

Denpora elastikua - Gehiago irakurri

Calella de Palafrugell, Empordá

2010/06/30

Gehienok udako oporrak antolatzen dihardugun bitartean, ni aurreko abuztukoetaz gogoratu naiz, eta konturatu naiz oraindik ez dudala lerrorik idatzi Girona aldean gozatutakoaz. Gozagarria baita beti Girona.

Calella de Palafrugell, Empordá - Gehiago irakurri

Ez da erritmo-kontua

2010/06/30

Harako ezker abertzaleak erabaki omen du indar-bidea uxatu eta aurrerantzean hildo demokratikotik abiatzea. Horretarako denbora behar omen du eta dagozkion erritmoak errespetatu diezaizkiogun eskatzen digu. Ulergarri litzateke eskabidea, lur hartze horretan Batasunaren mundua euskal gizartea baino hiruzpalau hilabete beranduago balebil, baina badirudi atzerapena dezente handiagoa dela.

Ez da erritmo-kontua - Gehiago irakurri