Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Traola traola traola jujian, txaputxeruen irratsaiua

2010/09/28

Unai Belaustegi mutrikuarran alegixa: "Txispun pailazoa". Waliñon ipoiñak hala daka titulua: "Ipuina". Azpixan erabilli dogun musikia "Traola jujian" diskua izan da, Lekittoko herri kantuekin osatuta. Bertsiñorik ez dogu egin, bai ostera ahotsak.com bisittau, eta bertan Iñaki Ormazabal ordiziarrak Plaentxiatik etxera bueltan gertatutakuak kontau deskuz.

Traola traola traola jujian, txaputxeruen irratsaiua - Gehiago irakurri

Liburutegiei buruzko hitzaldia

2010/09/28

XXI. mendean liburutegiek duten zereginari buruzko hausnarketa

Liburutegiei buruzko hitzaldia - Gehiago irakurri

Kapitain pilotu

2010/09/28

Gaur hutsaren hurrengoa falta izan zait azafatari deitu eta botatzeko: “Aizu, esaiozu hor aurreko kabinan agintean dagoen kapitan pilotu harroputz horri, kaiku hutsa dela”. Baina zahartzen ari naiz. Nere bilobengan pentsatzen hasi eta… aittitta, honezkero hobe duzu istilutan ez sartzea. Baina gero, Loiura heldu bezain laster, damutu egin naiz.

Kapitain pilotu - Gehiago irakurri

Sozialistek aldarrikatutako flexibilitatea ez da ageri halakorik eskatzen zaienean

2010/09/27

Eibarko zinegotzi ohi batek aspaldi esan zidan ez fidatzeko alderdi sozialistaren hitzaz. Kontatu zidan, Eibarren Udal Gobernua jeltzaleen esku zegoenean, Udal Aurrekontuak adostu zituztela alderdi sozialistarekin, eta botazioaren momentuan aurkako botoa eman zutela PSEkoek.

Sozialistek aldarrikatutako flexibilitatea ez da ageri halakorik eskatzen zaienean - Gehiago irakurri

Ikatzaren etorkizun beltza

2010/09/27

Komunikabideetan etenik gabe jakiten ari gara ikatz-meategietako langileen egoera latzaren berri. Zenbaitetan lan-gatazka arrunta ematen duen arren, funtsean energia-sistemak bizi duen hil ala biziko erronken ondorioa baino ez da. Ikatzak gero eta leku gutxiago du energia-kontsumoaren tartan.

Ikatzaren etorkizun beltza - Gehiago irakurri

HOT--BALNEARIO

2010/09/25

Hala esaten zeban tellatuko letreruak, "E" eta "L" galduta, sartu giñanian. Urberuagako balnearixuan pare bat bidar sartu nintzan 2003 aldian -Angelitan etxekuei permisua eskatuta, jakiña-. Arrazoi zientifiko eta artistikuak bultzatuta juan bagiñan be, atxeki parebakua izan zan nere aspaldiko afiziño bati amaiñ emoteko: ruinak esploratzia, hain zuzen be.

HOT--BALNEARIO - Gehiago irakurri