Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Saritua Ega Master enpresaren belaunaldi-txandaketa

Saritua Ega Master enpresaren belaunaldi-txandaketa

Amatiño 2010/12/01 23:45
Iñaki Garmendia Urkizu Gasteizko Ega Master enpresaren zuzendari gerenteak jaso zuen atzo Iruñean, Felipe Printzearen eskutik, Espainiako Enpresari Gazteen Konfederazioak urteroko eskaini ohi duen “Belaunaldi-txandaketa” saria.

Epaimahaiak nahi izan du honela “Ega Master enpresaren baitan gertatzen ari den belaunaldi-txandaketa arrakastatsua” ontzat eman.  Alegia, Ega Master “enpresa liderra izaki berrikuntzan, nazioarteratzean zein etenbako hobekuntzan, eredu ere badela gurasoen belaunalditik seme-alabenganakora egin beharreko ardura-aldaketan".

Estatistika guztiek enpresa familiarrak ekonomiarengan duen eragina nabarmentzen duten bezalaxe, datu berberek salatzen duten zein zail gertatu ohi den gehienetan belaunaldi-txandaketa hori. Izan ere, espainiar estatuko enpresa familiarretatik %70 sortzailearekin batera ixten dira eta %15k baino ez dute bigarren belaunaldia gainditu izaten.

Ekonomialari eta soziologo guztiek azpimarratzen dute belaunaldi-txandaketa eraz eta moldez, bakez eta zentzuz, egin ahal izanak duen garrantzia, sortzaileak egindako ahalegina eta indarrean jarritako ahalmenak ziztu bizian pikutara joan ez daitezen.

Baluarte jauregian egindako sari-emanaldian, Felipe Printzeak dei egin zien enpresari gazteei, “ekimena, irudipena eta adorea lantzeaz gainera, prestakuntzaz, teknologia berriez eta kudeaketaz ere ahalegindu” daitezen eta, ondorioz “krisialdia gainditu, garapen iraunkorra bideratu eta lanpostu berriak sortu” ditzaten.

 Se reconoce el exitoso  “Relevo generacional” de Ega Master

Iñaki Garmendia, aita-semeak, "eskola eibartarraren" fruitu, bata zein bestea

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: