Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Matxismoa ote?

Matxismoa ote?

Amatiño 2010/11/29 23:55
Ez nuen telefono-zenbakia gorde, ez nuen-eta deitzeko asmorik urriena ere. Nere Jekyll-alderdiaren iritziz, honezkero ez nago txorakeriatarako, eta Hyde-aldearen ustez, berriz, zahartxoegia zen. Ez dut ordea sekula jakingo zer esango ote zukeen Jekyll-Hyde bikoteak Mallorcako estetizistak 35 urte izan balitu. Hau matxismoa al da?

Extemaduratik bueltan Madrilen geratu behar izan dut eta hotel garau horietako batean logela hartu. Sarrerakoak egin  eta igogailu ondora heldu orduko 55 urte inguruko emakumea aurkitu dut, zain, noiz ateak irekiko. Zabaldu  bezain laster, diotsat:

-- Pase Vd., por favor.
-- Gracias.

 Emakume heldu dotore samarra da, orraztu berri ematen du eta erabat makillatua.

-- ¿A qué piso va?
-- Al décimo.

Lehenengo hamargarrena sakatu dut eta gero, berriz, hamabigarrena. Eta, ustekabean, aurreneko pisura heldu aurretik galdetzen dit:

-- ¿Participa Vd. en el congreso?
-- ¿Congreso? ¿Qué congreso?
-- Hay un congreso de cosmética. Yo soy “esteticién”, de Mallorca.
-- Pues me temo que no… yo me dedico a la comunicación… quizá tenga que ver algo con la cosmética, pero no es exactamente lo mismo…

Laugarren pisuan edo, diosta:

-- Es Vd. muy elegante.
-- Gracias.
-- Y llevas una corbata preciosa.
-- Me alegro de que le guste… que te guste.

Seigarrenerako, berriz:

-- ¿Estás solo?
--  No… Me espera un compañero de trabajo para ir a cenar (
gezurra).

Zortzigarren pisua eta:

-- Si quieres podemos quedar para después.
-- Después… ¿de qué?
-- De que termines de cenar con tu amigo.

Hamargarrenera heldu, ateak ireki dira eta barruan geratu zait.

-- Te acompaño hasta arriba. Mientras, puedes apuntar ni número de teléfono.
-- Con  el número de habitación será suficiente…
-- No. No estoy sola.

Ez dut inondik ere deitzeko asmorik baina ezta igogailu barruan inor gutxietsi edo eztabaidan hasteko ere. Eta berak ematen didan zenbakia nere sakelakoan idazten dudan artean, horra non ireki diren hamabigarren solairuko ateak. Irten naiz eta bera ateartean kokatu, orriak itxi ez daitezen:

-- No tardes mucho. Y si antes me ves con mi grupo de amigas, tú no me conoces.
-- Claro, por supuesto.
-- Hasta luego.
-- Hasta luego.

Telefono-zenbakia gorde ere ez dut egin, ez baitut deitzeko asmorik urriena ere. Nere Jekyll-alderdiaren iritziz, honezkero  ez nago txorakeriatarako, eta Hyde-aldearen ustez, berriz, zahartxoegia da. Ez dut ordea sekula jakingo zer esango ote zukeen Jekyll-Hyde bikoteak Mallorcako estetizistak 35 urte izan balitu.

Hau matxismoa al da?

Ascensor

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: