Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Chillida Leku Museoaren gorabeherak

Chillida Leku Museoaren gorabeherak

Mikel Iturria 2010/12/02 07:00
Publiko egin zuen atzo eskultorearen familiak urtarrilaren 1ean itxiko dituela ateak museoak.

Esan bezala, atzo iragarri zuen familiak Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztuko dutela eta 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera ateak itxiko dituela Museoak. 2000ko irailean inauguratutakoa, hamar urte hauetan 800.000 bisitaritik gora izan ditu Zabalaga finkako eraikinak.

Ez da albiste ona Chillida Lekuren itxiera. Euskal artista puntako baten lana ezagutzera emateko toki zoragarria delako, besteak beste. Horrelakoak bota nitzake duintasun osoz. Eta beste aldera begiratu.

Goizean ederra muntatu zen ChillidaLeku-ko twitter kontuak eskatuta. Izan ere, erraza da norbaiten aldeko edo kontrako tuit bat botatzea. Nik ere egin nuen eta langileei bidali nien besarkada eta animo mezua.

Baina nire buruari galdetzen badiot zenbat aldiz joan naizen Museora, zein da erantzuna? Behin bakarrik joan naizela.

Mezu askok pena eta haserrea adierazten dute, baina egon da ere marketing usaina ikusi duenik. Hau da, ez ote den mugimendu taktikoa erakundeekin negoziatzeko. Ez dakit horrela den edo ez, baina nik ere berdin pentsatzen dut. Aita behin eta berriro aipatzen duen familiak baitaki 2016ko kultur hiriburu izan nahi duen hiri batek (nahiz eta museoa Hernaniko lurretan egon) ezin duela horrelako proiektua antzarrak perratzera bidali.

Esan bezala, mugimendua sortzea lortu dute, behintzat. Utopia amaitu dela dio El Paísek. Eta Juan Cruz-ek ere horri eskaini dio apuntea. Andrés Nagelen ustez museoa ezinbestekoa da. Eta gaurko prentsan gauza gehiago irakurriko ditugu, ziurrenik.

Oraingoz, baina, galderak ditut buruan bueltaka: Luis Chillida da museo horren kudeatzailea? Izenez hala da, baina izatez ere bai? Kudeaketa ona egin al du? Erakundeak dira museoaren etorkizuna salba dezaketen bakarrak? Familiaz gain, bestelako diru-iturri pribaturik ez dago horrelako ekimenik laguntzeko? Eta abar.

Galdera gehiegi eta erantzun gutxi, baina uste dut museo honek aurrera egingo duela.

Las vicisitudes de Chillida Leku, este apunte en castellano.

iturri
iturri dio:
2010/12/02 11:43

Hori da El Paísen agertu den Atxagak idatzitako artikuluaren izenburua: Cosas que desaparecen.

ramon
ramon dio:
2010/12/02 19:37

Pena emon dit notiziak, ziur naiz ideia ona dela museo hori edukitzea, ospea emongo dau baian mantendu ahal izateko diru sorrera seguraski ez, ez da guggenhein bezain mediatikoa izango, ederregoa bai. Gauzak desagertu egiten dira, zoritxarrez bai, Eibarren Jorgeren estatua nonbaitik ibiliko da, Jorge eta Eduardo biak ala biak artista mundialak, bien obrak erioatan. Batzuetan mezenas interesatuak izan daitezke eibarren inauguratu duten kakalerdoarekin pasatzen den modura, Amenabar dugu mezenasa bainan Txontan bere bete beharrak bete gabe azpalditik dabil lasai asko, honelakoak ere arte eta kulturaren etsai bihurtzen dira epe luzera

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter