Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Udala, datuen babesa eta zoru pelbikoa

Udala, datuen babesa eta zoru pelbikoa

Elena Laka 2010/11/30 08:32

 

udaleko zerrenda

Badaude internet bidezko sare sozialen kontra epelak eta bi botatzen dituztenak, pertsonei buruzko informazioa kontrol barik eta baimen barik zabaltzen dutelakoan. Askotan, baina, jendea ez da konturatzen informazioa toki guztietatik barreiatzen dela, hain beste gauza eta hain arautuak egiten ditugula, gure izena nonahi ager daitekela guk horren kontrolik izan gabe.

Joan zen astean Eibarko udaletxera joan nintzen, herritarra atenditzeko zerbitzura. Handik herritar guztiak pasatzen dira, ziurtagiri txikiena ere bertan eskatzen baita. Zain nengoen bitartean, iragarkien kortxoa irakurtzen pasa nuen denbora.  Bi paper eskegita: bata makailau lehiaketan parte hartzen zuten herritarren zerrenda, bigarrena zoru pelbikoa indartzeko gimnasian onartu dituzten emakumeen zerrenda, tartean nire ezagun bi. Makailau zein zoru pelbiko, izen eta bi abizen.

Esan dezakegu: makailau lehiaketan parte hartzearena, tira, baina zoru pelbikoa, zergaitik jakin behar dugu eibartar guztiok zein emakume eibartar ari den zoru pelbikoa indartzeko gimnasia egiten? Badakite zerrendako emakume horiek eibartar guztiek dakigula zoru pelbikoa indartzen dihardutela?

Ez dakit kasu honetan Eibarko Udalak Datuen Babeserako Legea bete duen, alegia, bere ikastaroetan izenematea jasotzerakoan, parte hartzaileen izena argitaratzeko baimena ere jaso ote duen. Jaso badu, legea betetzen ariko da. Eta bestela, parte hartzaileek euren izena oholtzan eskegitzeko baimenik eman ez badute, ba Udalak arazo bat dauka datuen babesarekin. Bi kasuotan, gimnasian apuntatuta dauden guztiak nortzuk diren dakizkigu.

Baimenarekin ala baimenik gabe, intimitateari buruzkoz datuak zabaltzen dira oholtzaren bitartez. Eta bitartean, sare sozialetako informazioak sortzen du kezka.

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2010/12/01 10:55

Arrazoi guztia Elena! Oso sarri gertatzen dira horrelakoak.

Are gehiago, izena eman dutenen datuen babesa egiteko, berdinak iruditzen zaizkit makailao txapelketa eta zoru pelbikoaren inguruko ikastaroa. Zergatik jakin behar du beste inork argazkilaritza edo makrame ikastaro batean izena eman dudala?

Koldo Los Arcos
Koldo Los Arcos dio:
2011/03/10 12:41

Bada, niri iruditzen zait kasu honetan beharrezkoa dela, gerta baitaiteke izena eman duten batzuek horrelako ikastaroa eskatzeko eskubiderik ez edukitzea (gauza bera gerta daiteke beken baneteken).

Etxe bizitza publikoen banaketan ere pertsonen datuak agertzen dira eta agertuko ez balira, prozesuaren iluntzasunez mintzatuko ginateke.

Datuak emateagatik ez da beti oker egiten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.