Dokumentazioa, artxiboak eta liburutegiak Kulturaren Kontseilutik at
Bitzia da, Eusko Jaurlaritzak izendatutako Kulturaren Kontseiluko partaideen artean ez dago inork dokumentazio gune, artxibo eta liburutegi eremuak ordezkatzen dituena.
Kultura osatzen dituzten arloei erreparatuz gero, hauek aipa genitzakeen: ondare kulturala, museoak, artxiboak, liburua, liburutegiak, ikusentzunekoak, musika, arte eszenikoak, arte plastikoak. Partaideen zerrendari gainbegirada eman ondoren erraz ikus ditzakegun, liburutegi, dokumentaziogune eta artxibo eremua ordezkaririk gabe dagoela.
Kulturaren Kontseiluan osatzen dituzten partaideak, berriz, eremu hauetan sailka ditzakegun: arte ederrak, blogak, erakusketak, museoak, ondare industriala, telebista, zinema, antzerkia, dantza, musika, irratia, argitaletxea, liburudenda, idazleak, olerkariak, aisialdia, hizkuntza.
Gerardo Luzuriaga
Aspaldi pertsona jakintsu batek galdetu zidan ea internetarekin liburutegiak zertarako ziren. Jakintsuarena benetan diot, eta horrek arduratu ninduen. Urte batzuk geroago, aurreko Euskal Kulturaren Planaren barruan, liburutegien lan-taldeak dinamizatzen zuen profesionalak, serio-serio, ea aro digital honetan liburutegiak zertarako eskaintzen zuten hemeroteka eta abarrak galdetu zigun, dena interneten zegoenean.
Arduratzeko galderak, galderok egin zituzten pertsonen maila kontutan hartuta. Eta egoera ere arduratzekoa da:
Logika merkantista barrura arte sartuta dugu, erabiltzailea edo herritarra bezero bihurtu dugunetik. Eta liburutegien baliabideak!: Iparraldean ere esango didazue egoera latza dela, baina datu bat: Baionako Artxiboan 35 pertsona daude kontratatuta, profesionalak. Lan-taldea. Egitasmo bat burutzeko proiekzioarekin. Artxibo batean. 35. Hegoaldean, hura baino handiago den liburutegi batean, funtzionalki aktibo dauden 3 pertsona inguru aurkituko ditugu kontratatuta. 3. Beste langile guztiak ia urtero berritzen diren azpi-kontratatutako enpresa ezberdinen bidez egongo dira lanean. Erdia kobratzen. Lan-taldea, ilusioa, proiekzioa, inbolukrazioa,... ezin dira eskatu horrelako kontratuekin. Eta hala ere askok beretik asko jartzen dute. Ze epe luzeko egitasmo egin daiteke horrela?
Gainera, orain, liburutegion ingurune teknologikoa digitalizazio mailan egon behar omen da, IKTak gure kudeaketa eta gizarteratze prozesu guztietan txertatuak, digitalean, interneten, intraneten, 2.0n. Goian esandako ingurune "errealarekin". Mediebotik irtetzea batzutan lortu ez dugunean. Unescok esandakoa betetzera heltzen ez garenean. Mundiala.
Eta hori dena gutxi balitz, krisiaren aitzakian Europara ere heldu den pribatizazioen tsunamiak zer eragin izango duen ikusi beharko dugunean (zerbitzu publikoek bankuek egindako lapurretaren errua izango dutela sinestaraziko digute, honako martxan).
... eta gure gobernariek informazio-zentro publikoak (liburutegi, artxibo, eta abarrak) ahaztu egin dituzte KULTURA aztertzean!!! Reketemundiala.
Beltzari kolore piskat ematen ahaleginduko naiz, mundua beste modu batera izan daitekela ahaztu ez dezagun: Unescoren Liburutegi Publikoen Manifestua. http://www.fundaciongsr.es/documentos/manifiestos/mani94eu.pdf Zaharra da, 1994koa, interneta gure artean existitzen ez zenekoa (alfabetizazioaren inguruan esaten dituenak "kantil digitalarekin" lotu beharko dira), baina usainik ere ez diogu egiten. Hemen zatitxu bat. Amets egingo dugu: (ps: aurkitutako euskarazko bertsio bakarra FGSR-k egina da, googlek dioenez behintzat).
Liburutegi publikoaren egitekoak Ondorengo egiteko nagusiak izango dira, informazioa, alfabetizazioa, heziketa eta kulturaren inguruan, liburutegi publikoaren oinarri:
Nere Erkiaga