Blogak
Gotzainaren protokoloa bete
2022/12/01Badut nik aspaldiko laguna, apaiza, ezohiko formazio handia duena eta sekulako umore finaren jabe dena. Honezkero laurogeitaka urte ditu, baina ez du ez bata eta ez bestea galdu. Buruargi jarraitzen du, eta eguneroko abadetza-eginkizunetatik jubilatu duten arren, lanean darrai, diskrezio handiz, ikastaro berezietan hitzaldiak ematen eta liburuak argitaratzen. Ez da edonor.
"Hazia", Arizmendiarrietaren omenez eta gomutaz
2022/11/27Arrasaten eta Bilbon aurkeztu ostean, bart heldu da “Hazia” musikala Donostiara. Ez da Kursaala betetzeko gai izan, bai, ordea, bertan bildutakoak pozarren asetzeko lain. Nago, badela euskal gizartean Arizmendiarrieta zena sekula ahaztuko ez duenik eta, aldi berean, nor izan ote zen ere ez dakienik. Ezustean, bietakoak izan nituen ezker-eskuin. Eta biak urbitsetan. Ez da gero gutxi.
Heriotzaren profesionalak
2022/11/26CHRISTIE, Agatha. 1945. La venganza de Nofret. Ed. Molino, Bartzelona 1985.
Gazteak irakurzaletu beharra-edo
2022/11/23Bada gazteriak “lehen” baino gutxiago irakurtzen duela uste duenik. Ez dakit nik zer den “lehen”. Ez dago batere argi, elektronika hedabideetan sartu ostean jendeak irakurtzeari utzi ote zion. Eztabaida Ipar Ameriketan hasi zen 1950eko hamarkadan, telebistaren ustezko kalteak zirela-eta. Baina, 70 urte geroago, inork ez du uste XXI. mendeko belaunaldi gazteak XX. mendearen hasierakoak baino gutxiago irakurtzen duenik. Ez gurean, behintzat.