Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Untxia eta polaina

Untxia eta polaina

Markos Zapiain 2024/09/30 12:44

Psikotikoari mamua ez dabilkio, ez da Erreala bideratzeko gai; hortaz, nekez zeharkatu ahalko du. Aitzitik, gainerako estruktura psikikoetan bai, badabil, nahiz eta modu ilogikoan eta inkongruentean ibili. Arrotza baitzaie mamua, artifiziala, “postiche”, polainak untxiari bezain. [1]

Sendabidean aurrera egiteko, traba handirik gabe bizi ahal izateko, mamua zeharkatu beharra dago.[2] Prozesuan, pazienteak bere Nia eta esperientzia subjektiboa egituratzen duten mamuetatik, ilusioetatik eta ziurtasunetatik harago jo behar du.[3] Zeure mamu-sorta zeharkatzeak sakonki eraldatzen zaitu, zeure bizitza psikikoa oinarri berrien gainean berrantolatzeko aukera ematen baitizu. Adibidez, ezdeusak bezain barregarriak irudituko zaizkizu irudimenezko Nia oinarri zuten errepikapen sintomatiko haiek, maitasunari edo errekonozimenduari lotuak, mamuen garaian hain mingarriak zitzaizkizunak.



[1] L’angoisse, Seuil, Paris, 2004,  80. or.

[2] Ibidem, 489. or. eta ASSOUN, Paul-Laurent, Lacan, PUF, Paris, 2023, 101. or.

[3] Écrits, 251. or.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.