Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Heldu da egunsentia

Heldu da egunsentia

Alfonso Guillo 2024/09/29 20:01
"Burua makurtu gabe" proiektuaren 6. kanta.

 Tristuraren eta atsekabearen gau luzean,  une batean, zeru izarratuari erreparatu eta egunsentia, itxaropena dator. 

Inor ez esnatzeko moduko martxa darama, harik eta zeru izarratuaz ohartzen den arte.

Ilusioz itsu-itsu amodioaren magalean

hamaika asmo eta amets egiten bere baitan

Bat-batean bizi-pozak aldegin zion eta

ezer ere argitu gabe zer dela eta zihoan

 

Bi malko irristatu ziren haren masailetatik

arratsaldeko argiaren printzeetatik ihesi

Ilunabarrak, ordea, urregorriz erabat,

Bi malko haien distirak bihurtu  ditu izar

 

Zeru izarratuari norbait ari zaio begira

liluraz sumatu ditu gaurko argi berriak

 

Heldu da egunsentia

Heldu da egunsentia

Alguilloalkimistak.eus

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: