Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Oraindik ametsetan

Oraindik ametsetan

Alfonso Guillo 2024/10/01 18:10
"Burua makurtu gabe" proiektuaren 7. abestia.

 Antzinako baladen 12/8 konpasaren gainean eraikitako balada. Uda amaitzen deneko nostalgiazko abestia, hutsunea somatzen dugunekoa: ...Ez zara itzuli, enara...

Zeruko gris urdinean

kalatxorien zuria,

uhinak denak segidan,

itsasoaren  musika

 

Itsasertzera itzuli naiz

zurrumurrua entzutera,

olatuen esamesak, 

haizeak dakazkienak

 

Haize leuna, esadazu,

haren berririk baduzun,

bizi beharko ote dudan

oraindik ametsetan

 

Non zaude, non sartu zara?

Negu  luze bat pasa da.

Banuen nik esperantza, baina,

ez zara itzuli, enara

 

Haize leuna, esadazu

haren berririk baduzun,

bizi beharko ez ote dudan

Oraindik ametsetan

 

Alguilloalkimistak.eus

Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2024/10/04 11:09
Bikaina, Alfontso! Primeran egokitzen zaio letra musikari, eta Roy Orbisonen oihartzun horiek are magikoago bilakatzen dute.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: