Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Lete it be

2011/01/21

Hamen barriz, 12 minutotako entrebista osua dago, montau barik. Gustatzen jata, betiko tronpeta musikiaz biharrian, bizitza normaleko gauzetaz dihardualako. Bizkaittarrak ulietatik tirauko dabe gauza bat entzutzian, baiña... ura juandakuan ezin presia egitten hasi.

Lete it be - Gehiago irakurri

2010. urtean irakurritako liburuak

2011/01/20

2010. urte hasieran erronka berria agindu nion nire buruari: irakurtzeko denbora aurkitu behar nuela. Eta horrelaxe jardun dut, telebistak eta Internetak laga, eta paper artean murgilduta. Merezi izan du. Hementxe iazko uzta.

2010. urtean irakurritako liburuak - Gehiago irakurri

Gure linean

2011/01/19

090105 saio reziklaua. Etimologiak (gure gai faboritua), Beethovenen 9º sinfonixian gaiñeko jakingarri eta entzungarrixak. Ahotsak.com-etik, MªRosario Mujika Ordiziko eskolia gogoratzen. Bertsiño jokorik ez dogu egin, edo hobeto esanda saiatu bai, baiña hankasartuakin.

Gure linean - Gehiago irakurri

Nazioarteko Kimika Urtea 2011

2011/01/19

Aurten ospatuko da Nazioarteko Kimika Urtea. Kimikak ez du itzal lar onik, zikin-zentzua egotzi ohi zaio sarri, baina kimikari esker ez balitz nekez lirateke egungo astronomia, biologia, botika, geologia, ingeniaritza, irarkola, medikuntza eta etenbako zerrenda. Inguruan kimikarik nahi ez duenak hobe du zeharo biluzi eta bertan behera geratu. Hori bai, betaurreko, hortzorde eta Arrateko Ama Birjinaren dominarik gabe. Gero bere buruaz zer egin erabaki beharko du, jakina, baina alderdi hau ez da aurten eratuko, are gutxiago "ospatuko".

Nazioarteko Kimika Urtea 2011 - Gehiago irakurri

ETXEAREN OSASUNA

2011/01/18

SALUD Y BIOCONSTRUCCION III eta azkena

ETXEAREN OSASUNA - Gehiago irakurri

Euskal idazleak gaur (J.M. Torrealdai, 1977)

2011/01/18

Azkenaldian 1960ko hamarkadako kulturaz eta literaturaz irakurtzen dihardut. Tartean, Torrealdaik 1977an atondu eta argitaratutako liburukote hau ere gainbegiratu dut, "Euskal idazleak gaur". Besteak beste, idazleen artean egindako inkesta baten emaitzak ere azaltzen ditu. Zeintzuk ziren orain dela 35 urte euskal libururik onenak eta idazlerik nabarmenenak? Batzuk hortxe daude oraindik.

Euskal idazleak gaur (J.M. Torrealdai, 1977) - Gehiago irakurri

Hitanoaren arau sozialak malgutu beharra?

2011/01/17

Aspaldi darabilt gogoeta buruan. Izan ere, arazo teorikoa baino, praktikoa ere badelako niretzat (eguneroko bizimoduan gertatzen zait). Hitanoak dituen arau sozial zurrunak malgutzeak, zer kalte egingo lioke euskarari? Ala mesedegarri izango litzateke euskararentzat eta, batez ere, hitanoarentzat? Gaur goizean horretaz jardun dugu Eibartarrak posta-zerrendan.

Hitanoaren arau sozialak malgutu beharra? - Gehiago irakurri